Web edukia bistaratu

Prebentziorako zerbitzua

Prebentzio inguruan sortzen diren eskakizunei erantzuteko zerbitzua da.

 

Honako hau eskaintzen da, besteak beste

  • Droga mendekotasunen prebentziorako  "Hernani 2009-2014 tokiko plana".
  • Harrera, informazioa, aholkularitza eta deribazioak.
  • Hezkuntza eremuan: Hernaniko ikastetxe, irakasle eta ikasleei zuzendutako prebentzio programak. “Irudi Biziak Zine-eskola”, “Ordago”, “Osasunkume”, ciberbullying-a, anorexia eta bulimia, arriskuak murrizteko tailerrak, Hernaniko ikastetxeetako gurasoen elkarteei arreta…
  • Familia eremuan: adin tarte desberdinetako seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako guraso eskola oinarrizkoak, aurreratuak eta espezifikoak. Hitzaldi espezifikoak, aholkularitza…
  • Aisialdi eremuan: adin desberdinei zuzendutako sentsibilizazio kanpainak, ostalariei zuzendutako prebentzio kanpainak, gidariei jaietan alkohol tasa neurtzeko karpa, substantzien azterketa…
  • Komunitate osoari zuzendutako programak: komunikabideak erabiliz prebentzioarekin erlazionatutako informazioa herritarrei helarazi, droga mendekotasun eta beste zaletasun batzuetako elkarteekin elkarlana, Hernaniko Jokalari Anonimoen taldea, Al-anon Alateen Gure Babesa taldea, Santa Barbara Hernaniko Alkoholiko anonimoak, Gizakia Helburu…

 

 

Dokumentuak deskargatu

Hernani 2009-2014 tokiko plana [pdf]