Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

PLAX! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua

Hernani plax

Gizon eta emakumeek, bakarka edo konpainian, sexu eta bikote zailtasunak izaten dituzte bizitzako garai desberdinetan.

Horiei irtenbideak emateko, jakin-minari erantzuteko eta genero estereotipoetan oinarritutako harreman sexualak gainditzeko, Hernaniko Udalak eskura jarri du aholkularitza gune profesionala, konfidentziala eta doakoa, osasun zentroen zerbitzu osagarri gisa.

 

Zer nahi duzu?

  • Kontaktu intimorako modu berriak ezagutu.
  • Zeure gorputza ezagutu. Orgasmoak sentitzen ikasi.
  • Jeloskortasunak sortutako gatazka egoerei aurre egin.
  • Aldizkako eta zehaztu gabeko bikote harremanak kudeatu.
  • Bide erotiko berriak aurkitu, errutinatik eta desira gabeziatik atera.
  • Menopausiak sortutako aldaketa eta gogo berriei erantzuna eman.
  • Jatorri ezezagun eta argirik gabeko ondoeza garaia atzean utzi.
  • Jakin-min erotiko ezberdinei bide eman.
  • Zure klitoria zein beste batena gidatzeko karneta atera.
  • Nahi baino azkarrago edo nahi baino beranduago gertatzen diren isurketa egoeretan kontrol gehiago lortu.
  • Bikote eztabaidak gutxitu, zauriak sendatu eta gainditu.
  • Sarketa desberdinetan plazera sentitzera iritsi.
  • Lagunduriko ugalketa egoera baten aurrean oreka erotikoa aurkitu.
  • Armairutik ateratzeko edota askatzeko laguntza lortu.
  • Aldibereko bikote harremanetan eta desleialtasunetan erabakiak hartzeko irizpideak lortu.
  • Norberaren erakargarritasuna handitzeko eta bikote harreman bat hasteko gaitasuna sustatu.
  • Gaixotasun larri baten ondoren edo gaixo egon bitartean bizitza erotikoa berreskuratu.
  • Erekzio gaitasuna suspertu.
  • Seme-alaben sexu-hezkuntzan aholkularitza jaso.
  • Seme-alaben jaiotzaren ostean, esperientzia erotikoak indarberritu.
  • Zerrendatu ez dugun beste hainbat bizipen pertsonal anitzei buruz galdetu.

 

Zailtasun pertsonalak eta bikote zailtasunak gainditzea garrantzitsua da zuretzako, eta guri inporta zaigu.

Eska ezazu hitzordua edo ager zaitez aholkularitza dugun egunetako ordutegian.

 

Informazioa eta izen ematea:

  •  656 544 606

Ordutegia

 

Web edukia bistaratu

Kontsultak egiteko formularioa

Gizon eta emakumeek, bakarka edo bikotean, sexu eta bikote zailtasunak izaten dituzte bizitzako garai desberdinetan. Horiei irtenbidea emateko.

Hernaniko Udalak eskura jarri du aholkularitza gune profesionala eta doakoa, osasun zentroen zerbitzu osagarri gisa.

Habiaratutako portletak

Web Form

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.