Web edukia bistaratu

Tailerrak eta ikastaroak

Haurdunaldia bizitzea eta partekatzea

Udal Berdintasun Sailak eta Berdintasun Kontseiluak azken urteetan haurdunaldiaren bizipena egoera berean dauden beste emakume eta gizon batzuekin partekatzeko ikastaroa antolatu du. Esperientzia hau besteekin konpartitzea, datorrenerako prestatzea eta jaio berriaren inguruko ardurak hasiera hasieratik bikote edo ingurukoekin elkarbanatzea du helburu ikastaro honek. Haurdunaldian zehar ohikoa izaten da hainbat azterketa ginekologiko eta proba egitea arrisku-haurdunaldiak detektatzeko, amaren eta umekien osasun fisikoan zerbait gaizki ote doan ikusteko, umekia nola garatzen ari den jakiteko, etab.

Baina... zer geratzen da haurdunaldian izaten diren sentsazio emozional eta fisikoekin? Zer gertatzen da amaren eta umekiaren arteko harreman diadikoarekin? zer gertatzen da amaren, umekiaren eta familia-guneko beste kideren arteko harremanarekin? zein da bikotearen egitekoa? Galdera hauei eta sortu litezkeen beste galderei erantzungo zaie saio hauetan.

 

Dokumentuak deskargatu

Diptikoa [pdf]

"Haurdunaldia bizitzea eta partekatzea" tailerraren edukia azaltzen duen diptikoa

 

 

Izan gizon Hernani

Izan Gizon

Azken urteetan emakume eta gizonezkoen rolak zalantzan jarri dituzten gizon-taldeak sortu dira han hemenka, gizonezkoek sexismoarekiko duten zeregina eta berdintasunezkoak diren harremanak aldarrikatzen dituztenak.

Hernanin 2006. urtean "Izan gizon: egin aurre sexismoari" tailerra jarri zen martxan. Tailer honen helburuak hauek ziren:

  1. Eredu maskulino tradizionala eztabaidatzea eta eredu horrek gizonezko zein emakumezkoentzat dituen ondorioak aztertzea.
  2. Gizonezkoek sexismoaren barruan eta sexismoari aurre egiterakoan duten zereginari buruz hausnartzea.
  3. Harreman igualitarioagoak, bai euren artean eta baita emakumeekiko ere, nahi dituzten gizonen arteko elkartrukaketarako esparrua eskaintzea. Tailer honen ondotik gizon talde bat ere sortu da herrian.

Hilean behin biltzen da, asteazkenez, 19:00etatik 21:30era Plaza Feministan (Aristizabal 7). Inork informazio gehiago nahi badu jar dadila harremanetan Udaleko Berdintasun Sailarekin .