Web edukia bistaratu

Tokiko Gobernu Batzordea

Tokiko Gobernu Batzarra da alkatearekin, eta beraren buruzagitzapean, zuzendaritza politikoko funtzioan diharduen organoa, funtzio betearazle eta administratiboak betez.

Alkateak eta hainbat zinegotzik osatzen dute batzordea, eta zinegotzi horien kopurua ezingo da izan udalbatzak legez duen zinegotzi kopuruaren (17 zinegotzi Hernaniko Udalean) herena baino handiagoa, alkateaz gain. Alkatea erabat libre da zinegotzi horiek izendatzeko zein batzordetik ateratzeko.

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarra 5 kidek osatzen dute eta Udal idazkaria aritzen da idazkari lanetan.

Aktak ikusi

 

EHBILDU ORAIN HERNANI
Luis Intxauspe Arozamena Jaione Aristregi Cao
Koro Etxeberria Tolosa  
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra  
Estibaliz Aldeiturriaga Amuriza  

 

Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenak

Alkateak utzi dizkion eskumenak ditu soilik eta honako hauek dira:

  • Obra eta zerbitzuen kontratazioa, zerbitzu publikoen kudeaketa, administrazio kontratu bereziak eta kontratu pribatuak, baldin eta horien kopurua 100.000 eurotik gorakoa baldin bada Foru Kontratazio Zentralaren bidez izapidetutako kontratazioak izan ezik.
  • Obra egitasmoak eta zerbitzuak onartzea, haiek kontratatzeko edo emateko eskumena badu eta aurrekontuan aurreikusita badaude.
  • Udalbatzaren ondasunen gaineko emakidak esleitzea eta ondasun higiezinak eta ondare legeriaren mendean dauden eskubideak eskuratzea eta besterentzea, haien balioa 100.000 eurotik gorakoa baldin bada.
  • 100.000 eurotik gorako gastuak baimentzea eta baliatzea, bere ahalmenen barruan.
  • Planeamendu orokorraren garapenerako planeamendu instrumentuak onartzea, ez badaude osoko bilkurari espresuki esleituak, bai eta hirigintza kudeaketa instrumentuak eta hirigintza egitasmoak ere.
  • Hirigintza lizentziak eta, oro har, obra nagusietarako lizentziak ematea obra txikiak I eta II motatakoak izan ezik, eta haietako hirigintza kontsultei erantzutea, salbuetsiz ordenantzek edo lege sektorialek osoko bilkurari edo beste organo batzuei espresuki ematen dizkiotenak.
  • Aurri-aitorpenak egitea, berehalako aurri aitorpenik izan ezik.
  • l motako sailkatutako lizentziak ematea, udalbatzak tramitazioan zehar txostenak egin behar izatea gertatuz gero horiek egiteko ardura alkatetzari gordetzen zaiolarik.
  • Enplegu eskaintza publikoa onartzea, osoko bilkurak onartutako aurrekontuarekin eta plantillaren arabera.
  • Langileak hautatzeko probetarako oinarriak onartzea, bai eta lanpostuen lehiaketetarakoak ere, eta finkoak eta aldizka-aldizkakoak ez diren ordainsariak banatzea.
  • Udal administrazioko funtzionarioei diziplina espedienteak irekitzea.
  • Errepikapen akzioa gauzatzeko erantzukizun administratiboko espedienteak irekitzea erabakitzea eta instrukziogilea izendatzea, eskumen hori beste organoren batena ez bada.
  • Norgehiagoka bidezko diru-laguntzak emateko deialdiak egin eta oinarri arautzaileak onartzea.
  • Beste administrazioekin eta beste pertsona fisiko edo juridiko batzuekin lankidetza-hitzarmenak onartzea, eskumen hori beste organoren batena ez bada.

 

Tokiko Gobernu Batzarraren funtzionamendua

Alkateak aldez aurretik deiturik elkartzen da. Gobernu Batzarrak ohiko bilera astean behin egiten du, eta apartekoa, batzordeburuak egoki irizten dionean.

  • Tokiko Gobernu Batzarraren bilerak ez dira jendaurrekoak izango
  • Gai zerrenda berrogeita zortzi ordu aurretik egiten da eta erabakien laburpena iragarki taulan erakutsiko da handik lau egunera, bozketen emaitzekin, halakorik balego, eta epe berean udal taldeei ere bidaliko zaie.
  • Batzarreko kideak soilik bertara daitezke bileretara. Dena den, batzordenburuak egoki jo dezake edozein udalkide bertaratzea gai zehatzen bat aztertzeko bada.