Web edukia bistaratu

Udal Osoko Bilkura

Udal osoko bilkuraren osaera

UDAL OSOKO BILKURA herritarren ordezkaritza politikorako organo nagusia da udal gobernuan. Zinegotzi guztiek osatuta dago, alkatea buru dela. Eztabaidarako organoa da eta bertan hartzen dira estrategiako erabaki handiak, hainbat arau onartuz (arautegiak, beste arau orokor batzuk, udal aurrekontuak, hirigintza-antolamendurako planak, zerbitzuak kudeatzeko erak, eta abar); halaber, gobernu-organoak kontrolatu eta fiskalizatzeko organoa ere bada.

Biztanleriaren arabera, Hernaniko udalerriari 17 zinegotzi dagozkio. Aktak ikusi

EHBILDU EAJ-PNV ORAIN HERNANI PSE-PSOE
Luis Intxauspe Arozamena Andoni Amonarraiz Gómez Jaione Aristregi Cao Ricardo Crespo Rubio
Koro Etxeberria Tolosa Jose Antonio Cuesta Solé   Mª Jesús Egido Moreno
Mattin Aldaia Olasagasti María Otaegi Vélez    
Isabel Sánchez Pérez Felipe Etxeberria Agirretxe    
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra      
Estibaliz Aldeiturriaga Amuriza      
Inhar Olano Iradi      
Garazi Etxarri Carrasco      
Damian Pedrosa Barbá      

 

Udal osoko bilkuraren eskumenak

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak, Testu Bateginak eta Tokiko Erakundeen Antolakuntza eta Jarduera Araudiak ezarritakoaren kalterik gabe, gure Araudi Organikoari jarraiki udal osoko bilkurari honako eskumen hauek dagozkio:

  • Gobernu organoak kontrolatu eta fiskalizatzea.
  • Udalaz gaindiko erakundeetan parte hartzeari buruzko erabakiak; udalerriko mugen aldaketa; lurraldetasunez udalerria baino txikiagoak diren udalak eta entitateak sortzea edo deuseztatzea; organo ez-bateratuak sortzea; udalerriaren izena edo bere baitako entitateena aldatzea, eta bandera, entseina edo armarria bereganatzea edo aldatzea.
  • Hirigintzako legerian aurreikusten diren planak eta ordenamendu tresnak onartzea.
  • Araudi Organikoa edo ordenantzak onartzea.
  • Udalak ematen dituen zerbitzu eta prestazioengatik ordaindu beharreko zergak, tasak eta prezio publikoak finkatzea. Aurrekontuak onartu eta aldatzea, bere eskumeneko gaietan gastuak erabakitzea eta kontuak onartzea.
  • Zerbitzuak kudeatzeko erak eta udalekotzeko espedienteak onartzea.
  • Beste Administrazio Publikoek eginiko eskumen delegazioa onartzea.
  • Beste toki entitate eta administrazio publikoekiko eskumen auziak planteatzea.
  • Langileen plantillak eta lanpostuen zerrenda onartzea, funtzionarioen lansari osagarrien zenbatekoa eta behin-behineko langile kopurura eta erregimena finkatzea.
  • Egintza administratibo eta judizialak burura eramatea.
  • Udal ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea.
  • Alkatearen edo Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenen baitan ezarrita dauden mugak gainditzen dituzten kontratueekiko kontratazio organo gisa dituen eskumenak.
  • Udalbatzaren ondasunen gaineko emakidak esleitzea eta ondasun higiezinak eta ondare legeriaren mendeko eskubideak eskuratzea, bai eta ondarea besterentzea ere, eskuduntza horiek alkate-lehendakariak esleituak ez dituenean, eta balio historiko nahiz artistikotzat jotako ondasunak besterentzea, dena delakoa duten balioa.
  • Onartuak izateko gehiengo berezi bat behar delako osoko bilkurari dagozkion gainerakoak.
  • Alkatearen aurkako zentsura mozioari buruzko bozketa, zeina hauteskunde legerian xedatzen denari makurtuko baitzaio.
  • Korporazioaren menpeko diren organo eta erakundeen arteko eskumen auziak sortzen direnean, osoko bilkurak erabakiko ditu auzi horiek organo kolegiatuak edo berauetako kideak erasaten dituztenean.

 

Udal osoko bilkuraren funtzionamendua

Udalbatzak ohiko eta ezohiko bilkurak egiten ditu, eta azken horiek, gainera, presazkoak ere izan daitezke.

Ohikoak

Alkateak egiten du deialdia, gutxienez bi lanegun lehenago, eta bileren maiztasuna osoko bilkurak ezartzen du aldez aurretik.

Hernanin hileko azken asteartean, 19:00etan, egiten dira.

Ezohikoak

Deialdia gutxienez bi lanegun lehenago egiten da. Alkatearen ekimenez edo zinegotzien legezko kopuruaren laurden baten ekimenez egin daitezke.

Presako bilkura ezohikoak

Alkateak egiten du deialdia, gaiak presazkoak izateagatik ezohiko bilerarako deialdia gutxienez bi lanegun lehenagotik egiterik ez dagoenean. Horregatik, gai zerrendako lehenengo puntuan gaia presazkoa dela adierazi beharko da .

Saioen ezaugarriak

  • Deialdiarekin batera, alkateak, Bozeramaileen Batzordearen (talde politiko bakoitzeko ordezkari banak osatua) irizpena entzunik, hala balegokio, bilkurako aztergaien zerrenda landu eta osoko bilkurari igorriko dio, eta horri jarraiki egingo da bilera. Gai zerrendan azaltzen ez diren gaiei buruz ezingo da erabakirik hartu, osoko bilkurak gehiengoz presazkotzat jotzen dituen proposamenen kasuan salbu.
  • Kideen heren bat bertaratu beharko da gutxienez, eta inoiz ez hiru kide baino gutxiago.
  • Alkateak eta idazkariak ere bertan egon beharko dute.
  • Bilera guztien akta idatzi beharko da, eta hurrengo saioan onartuko.
  • Bilerak publikoak dira (linka ERABAKI-ARADIAK: akta/sesioen grabazio/deialdi atalera!!!), herritarren intimitateari, ohoreari edo irudiari eragiten dieten gaiak landu behar dituztenak izan ezik.