Web edukia bistaratu

Udaletxea

Oinplano angeluzuzeneko eta lau altuerako eraikina da. Hirigune historikoaren kanpoko bi etxe-uharteak batzen ditu, eta, hegoaldetik, Gudarien plaza ixten du. 7 arkuk eusten diote. San Joan Bataiatzailearen parrokia-elizaren ondoan dago. Eraikinaren beheko solairuan herrira sartzeko arkua ikus daiteke, non garai bateko errege-bidea amaitzen den.

Egungo eraikina 1.899an amaitu zuten, Joaquín Fernández de Aiarragarai hernaniarraren proiektuari jarraiki. Eraikina berreraiki egin behar izan zuten, 1875eko irailaren 16an -azken karlistaldian alegia- leherrarazi egin zutelako.

Udaletxea suntsitutaUdaletxea suntsituta

 

Udaletxea Udaletxea