Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak

Udaltzaingoa

Udaltzaingoa

Harremanetarako

Hernaniko udaltzaingoak legeak ezartzen dizkion funtzioak betearazteko agindua du. Eginkizun guzti horiek langile publiko orok bete beharreko arduraz betetzen jardun gara lan talde honetan. Gure egin behar guztiak arrakastatsuak izateko konpromiso hauek ditugu presente : herritarrengandik hurbil ibili komunitatearen barnean gertatzen denaren jakitun izateko , haren inguruko gertaeretan txertatua egonez eta hernaniarren gizarte, kultura, hizkuntza eta politika-aniztasuna errespetatuz herritarren eskaerei ahalik eta modu zuzenean erantzutea.

Web edukia bistaratu

Egitekoak

320x162

  • Udalerrietako agintariak babestea eta haien eraikuntza eta instalakuntzak jagon edo zaintzea.
  • Hiriguneko zirkulazioa antolatu, seinalizatu eta zuzentzea, zirkulazio-arauetan ezarritakoaren arabera.
  • Hirigunean gertatzen diren zirkulazio-istripuen ondoko argiketak izapidatzea.
  • Ordenantza, Bando eta gainerako udal xedapen eta ekintzei buruzko Administrazio-Polizia lanak, eta baita ingurugiroari eta bazter-txokoei kasu egiteko indarrean dagoen legedia bete dadin ardura hartzea ere, gai horiekikoan toki-erakundeek dituzten aginpideen eremuan.
  • Auzi-Poliziaren zereginetan parte hartzea, Auzi-Poliziako Unitateei lagunduz.
  • Istripuak, hondamendiak edo ezbehar publikoak gertatzen direnean laguntza ematea, legeetan ohartematen den moduan herri-babeseko planak burutzerakoan esku hartuz.
  • Aurrea hartzeko eginbideak eta lege-hauste diren egintzak eragoztera zuzendutako iharduketa oro burutzea.
  • Leku publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten, hala nola jende-bilera handietako ordena mantentzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaienean.
  • Gatazka pribatuei irtenbidea bilatzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaienean.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Mugikortasun segurua [pdf]

 

Tramiteak

Trafikoko isunak-Ordainketa

Hernaniko udalerrian Udaltzainak salatutako trafiko arau-hausteengatik jarritako isunak  ordaintzeko.

Ferian saltokia jartzeko lizentzia eskaera.

Erdigunean (2. area) bizi diren auzotarrak aparkatzeko bereizgarria eskuratzeko eskaera

Erdigunean bizi diren auzotarrak aparkatzeko bereizgarria eskuratzeko. Kaleak hauek dira: Izpizua eta Biteri kale osoak, Nafar kalea 14-16-16A-15-17-19-21 zk. eta Urbieta kalea 12-10-8-7-6 zk.

Kaxkoan (1. area) bizi diren auzotarrak aparkatzeko bereizgarria eskuratzeko eskaera

Kaxkoan bizi diren auzotarrak aparkatzeko bereizgarria eskuratzeko. Kaleak hauek dira: Kale Nagusia, Kardaberaz kalea, Gudarien plaza, Atzieta kalea, Iturriaga kalea, Plaza Berria, Ezkiaga pasealekua eta Felipe Sagarna “Zapa” karkaba osoak, Nafar kalea 10-12 zk. eta Urbieta kalea 1 zk.

Badoak-Pasabide baimena

Ibilgailuak eraikinetara sartzeko bide publikoaren erabilera bereziko baimena eskuratzeko.

Baimenak mugagabeak (24 edo 12 ordukoak ) edo behin-behinekoak izan daitezke

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia

Armak edukitzeko eta erabiltzeko lizentziaren eskaera

Aire konprimituko armak edukitzeko txartela egiteko (4. kategoria)

Trafikoko isunak-Gidaria identifikatzea

Trafiko arau-haustearen arduradun den gidaria identifikatzeko.

Trafikoko isunak-Alegazioak

Hernaniko udalerrian Udaltzaingoak salatutako trafiko arau-hausteengatik jarritako isunen aurkako alegazioak jartzeko.