EUSKARA ETA HEZKUNTZA

Gitarra ikastaroa

Eskolaz kanpoko ordutegian haur (8 urtetik aurrera) eta helduek  gitarra ikastaroa egiteko.

Ziurtagiri eskaera

Hernaniko Udal Euskaltegian matrikulatuta dauden edo egon diren herritarrek euskaltegiarekin lotutako edozein informazio jakinarazteko agiria.

Baja- eskaera

Hernaniko Udal Euskaltegian matrikulatuta dagoen ikasle batek ikasturtean zehar BAJA emateko.

Diru-laguntza eskaera

Hernaniko Udal Euskaltegian matrikulatuta egon diren herritarrek ordaindutako matrikulari dagokion diru-laguntza eskatzeko.

Matrikulazioa

Hernaniko Udal Euskaltegian helduen euskalduntze-alfabetatzerako izena emateko.

UEUko ikastaroak egiteko dirulaguntza

Dirulaguntza Udako Euskal Unibertsitatera joango direnentzako.

Euskara ikasteko dirulaguntzak: Barnetegiak

Dirulaguntzak euskara ikasten ari direnentzako.

Euskara ikasteko dirulaguntzak: Astean 10 ordutik gorakoak

Dirulaguntzak euskara ikasten ari direnentzako.

Euskara ikasteko dirulaguntzak: Astean 10 ordutik beherakoak

Dirulaguntzak euskara ikasten ari direnentzako.

Elkartearen jarduerak euskalduntzeko dirulaguntzak

Beren jarduera euskaldundu nahi duten elkarteentzako dirulaguntzak: web orria egiteko edota programa informatikoak erosteko.

Aisialdiko ikastaroak egiteko dirulaguntzak: Begirale eta Zuzendari ikastaroak

Hernaniarrei zuzendutako dirulaguntzak: Aisialdirako begirale eta/edo zuzendari titulu ofiziala eskuratzeko, euskaraz emandako eta Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroak egiten dituztenentzat.

Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua

Euskara Zerbitzuak bere laguntza eskaintzen du gaztelaniaz idatzitako testuak euskaratzeko eta euskarazko testuak zuzentzeko.

Udaleku irekiak

Hernaniko Udalak antolatutako udaleku irekia. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat dira (3-10 urtekoak), udako oporraldian eta jolas giroan ikasturtean zehar ikasitako euskara maila mantendu eta hobetu dezaten. Haurrek Hernanin erroldatuak egon behar dute edota Hernaniko ikastetxeren batean ikasi.

Kirol udalekuak

Hernaniko Udalak antolatutako kirol udalekuak LH5 eta LH6 mailetako gaztetxoentzat dira (11-12 urtekoak), udako oporraldian eta jolas giroan ikasturtean zehar ikasitako euskara maila mantentzen eta hobetzen joan daitezen. Gaztetxoek Hernanin erroldatuak egon behar dute edota Hernaniko ikastetxeren batean ikasi.