HERNANIKO UDALA
Iragarkia
Bi mila eta hogeita bateko abenduaren
hogeita zazpian 2021/00001681 alkate Dekretu bidez honako erabakia hartu da:
Lehenengoa:
Udal honetako 2018, 2019 eta 2020ko Enplegu
Publikorako Eskaintzan jasota dauden ur eta argietako ofizial hiru lanpostu
lehiaketa-oposizio askez betetzeko deialdia egitea.
Bigarrena:
Onartzea deialdia arautuko duten oinarriak,
erabaki honen eranskin gisa doazenak.
Hirugarrena:
Deialdia eta hura arautzeko oinarriak dagozkien
euskarri ofiziaetan nahiz Hernaniko web orrialdean (www.hernani.eus) eta
iragarki taulan argitaratzea.
Laugarrena:
Hautaketa prozesuko epaimahai kalifikatzaileetako
kideak izendatzeko dagozkion izapideak abian jartzea.
Erabaki hau behin betikoa da eta
administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi
errekurtso jar daiteke, edota egoki deritzozun beste edozein errekurtso,
dagokion Administrazio Auzietarako Auzitegian, bi hilabeteko epean, akordio hau
azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko
idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik,
berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoari
hilabeteko epean, akordio hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen
denetik hasita.
Hernani, 2021eko abenduaren 28a.—Xabier
Lertxundi Asteasuinzarra, alkatea. (8394)
Hernaniko udalaren ur eta argi ofizialen hiru
lanpostu lehiaketa-oposizio askez betetzeko oinarriak.
Lehena. Xedea.
1.1. Oinarri hauen xedea da arautzea Hernaniko Udaleko karrerako funtzionarioen
plantillan hutsik dauden ur eta argietako ofizialen hiru lanpostu txanda
irekian eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren
deialdia.
1.2. Deialdiko lanpostuak 2018, 2019 eta 2020ko Enplegu Publikoaren
Eskaintzan argitaratu ziren.
Bigarrena. Lanpostuaren ezaugarriak.
2.1. Deialdian ateratako lanpostuak honako ezaugarri hauek ditu:
— Lanpostua: Ur eta argietako ofiziala.
— Eskala: Administrazio Bereziko eskala.
— Azpieskala: Zerbitzu Berezietako
azpieskala.
— Mota: ofizioetako langileak.
— Klasifikazio azpieskala: C2 taldea.
— Lanpostu-mailako osagarria: 15.
— Berariazko osagarria: 20.276,60 €.
— Lanaldia: % 100.
— Euskara
eskakizuna: 1.H.E. Derrigortasun-data: gainditua.
2.2. Lanpostuaren dedikazio araubidea lanaldi osokoa da eta lan baldintzak
Hernaniko Udaleko enplegatu publikoentzat ezarritakoak dira.
Lanaldia Udalak
urtero ezartzen duena izango da, eta beti bat etorriko da zerbitzuaren
izaera eta behar zehatzekin; hau da, goizez zein arratsaldez eman ahalko
da.
2.3. Hautapen prozesua gainditzen duten izangaien zerrenda, lanpostu
berdinetako edo antzekoetako aldi baterako beharrak betetzeko erabiliko
da.
Hirugarrena. Eginkizunak.
Deialdiko lanpostuei
dagozkien eginkizunak, orientazio eta azalpen gisa, honako hauek dira:
Lanpostuaren
eginkizunak eta funtzio zehatzak:
— Ur eta argietako
enkargatuarekin elkarlanean, udal instalazio elektrikoen mantentze lanak eta
udalak behar duen azpiegitura elektrikoa egin eta ur sarearen mantenua burutu.
— Bere ardurapean
esleitzen zaizkion langileen lanaren jarraipena eta kontrola burutu.
— Ur kontagailuen
irakurketa eta mantentzeaz arduratu.
— Sail bereko gainontzeko
langileekin elkarlanean aritu mantentze eta obrei dagozkien jardueretan.
— Saileko
arduradunak hala ezartzen duenean, saileko gainontzeko lanpostuen
ordezkapenak burutu, horretarako beharra dagoenean (bajak, oporraldiak, etab.),
bere lanpostuaren kategoria eta gaitasunak kontutan izanik.
Instalazio
elektrikoei dagokienez:
— Udal instalazio
elektrikoen mantentzea egin (Argiztapen publikoa, semaforoak, udal biltegiak,
udal eraikinak etab.).
— Udalak behar
dituen azpiegitura elektrikoak prestatu eta instalazio elektriko berriak egin.
— Azpiegitura
elektrikoen beharra duten ekintza publikoetarako beharrezko instalazio guztiak
egin.
— Laguntza teknikoa
eskaini elektrizitate gaietan (eraikuntza berriak, Hirigintza lanak, etab.).
— Komunikazio sareak
prestatu.
Ur sareari
dagokionez:
— Ur sarea egoera
onean mantentzea: Deposituak kontrolatu, uraren egoeraren kontrola eraman, kutxatilak,
ur hartuenak, suteen aurkako instalazioak, etab.
— Ur araztegi
instalazioen eta uren kalitatearen kontrola eta mantentzea egin, uraren
maila, iragazki eta kloratze sistema eta abarren eguneroko kontrolaren bidez,
emaitzak erregistratuz eta beharrezko diren laginak hartuz.
— Matxurak konpontzeaz
arduratu: Beharrezko ur mozketak egin, arduradunei abisua pasa.
— Ur kontadoreen
irakurketa eta mantentzeaz arduratzea.
— Esleitutako
baliabide materialen (ibilgailuak, tresneria…) oinarrizko mantentzeaz
arduratu eta arduradunari euren egoeraren berri eman.
— Bere arloko
erosketa beharrizanen jarraipena egin eta material eta baliabideen erosketa
proposatu.
— Burututako ekintzei
eta sailari dagozkien hobekuntzak proposatu.
— Biltegiaren Kudeaketa
operatiboaz arduratu: materialaren kontrola eta inbentarioa, irteera eta
sarrera kontrola, ordena eta garbiketa, etab.
— Berarekin lan egiteko
bideratzen diren langileen kargu hartu beraien lana antolatu eta
gainbegiratuz eta behar duten laguntza teknikoa eskainiz.
— Beharrezko
baliabide materialak lortzeaz arduratu.
Ur kontadoreei
dagokionez:
— Ur kontagailuak
aldatu eta haien irakurketa eta mantentzeaz arduratu eta kalean gertatutako
aldaketa guztiak errenta sailarekin kudeatu.
— Ur erreklamazioei
erantzuna emateko bere arduradunek eskatutako informazioa eta dokumentazioa
eskuratu eta prestatu.
— Udal instalazioen
arduradunarekin elkarlanean, instalazio zahar eta berrietan sortzen diren
arazoak kudeatu.
— Instalazio
berrietan harrera egiterakoan, kontagailuari buruzko Kudeaketa burutu.
— Ur erregelamendua
betearazi (besteak beste, ur lapurretari aurre egiteko neurriak hartu eta
kasuan kasuko isunak ezartzeko tramitazioak egin).
— Biltegiko kontagailuen
Kudeaketa operatiboaz arduratu: kontagailuen kontrola eta inbentarioa,
irteera eta sarrera kontrola, etab.
— Kontagailuen
erosketa beharrizanen jarraipena egin eta erosketak proposatu, enkargatuarekin
elkarlanean: aurrekontuen eskakizuna, balorazio txostena, etab.
— Kontagailuen
irakurketa garaian, berarekin lan egiteko bideratzen diren langileen kargu
hartu beraien lana antolatuz eta gainbegiratuz eta behar duten laguntza
teknikoa eskainiz.
— Zehaztutako
helburuak lortzeko beharrezko diren eta horrela eskatzen zaizkion beste
edonolako lanak burutu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datozenak.
Laugarrena. Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Hautaketa prozesuan
onartuak izan eta, hala egokituz gero, parte hartzeko, izangaiek baldintza
hauek bete behar dituzte, parte hartzeko eskaera aurkezteko epea bukatzen
den egunerako, karrerako funtzionario izendatzen dituzten unera arte
mantenduz:
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea,
edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioartzeko
hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete,
halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen
ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez
badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide
zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte,
edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina
ez gainditzea.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa izatea edo
baliokidea izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerrian
eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio,
homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez
zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan,
Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei.
Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
d) B motako gida-baimena indarrean izatea.
e) Euskarako 1. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren
jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren
arabera eskuratzea.
f) Postuak berezkoak dituen funtzioak betetzeko gaitasun funtzionala
izatea, eragotzi gabe aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideei eta
haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzea,
azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa. Bere
garaian egiaztatu beharko da eskakizun hori betetzen dela dagozkion hautaketa
probak gaindituz eta Udalak berariaz ezarritako zerbitzuetan dagokion osasun
azterketa ere gaindituz.
g) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio
publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo
estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez
ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako,
baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko
nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez
izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza
berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
h) Indarrean dagoen araudiaren arabera, abenduaren 26ko 53/1984
Legearen arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez
egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
Bosgarrena. Parte hartzeko eskaera.
5.1. Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak, Hernaniko
Udalaren hhz-Herritarren harrera Zerbitzuan eta web orrian (www.hernani.eus)
eskuratu ahal izango den eredu ofizial eta normalizatuari egokituko zaizkio.
Eskabidea oinarri hauei eranskin gisa erantsi zaie.
Hernaniko Udalaren
Alkate-Lehendakariari zuzendu beharko zaizkio eskabideak. Eskabide horiek
honako baldintza hauek bete beharko dituzte, baztertuak izan ez daitezen:
a) Laugarren oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen
dituztela adierazi beharko da, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatzen den
egunerako, aurreko oinarrian hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeari buruz
ezarritakoa izan ezik.
Aurreko paragrafoan
xedatutakoari dagokionez, onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda onartzeko
ardura duen organoak prozeduraren edozein momentutan jakiten badu hautagaien
batek ez dituela betetzen deialdian parte hartzeko ezarritako eskakizunak,
hautagaia hautaketa prozesutik kanporatuko du, entzunaldia eman ondoren.
b) Era berean, lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduei
dagozkien datuak ere adierazi beharko dituzte, soilik kontuan hartuko direlarik
eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerarte izandako merezimenduak. Ez
dira baloratuko eskaeran egoki zehaztu gabekoak.
Adierazitako
merezimenduak Epaimahaiak izangaiei eskatzen dien unean eta epean egiaztatu
beharko dira, honela:
— Administrazio Publikoren bateko esperientzia, hark eginiko
ziurtagirien bidez egiaztatuko da. Honako hauek zehaztu beharko dira: enplegu
harremana, betetako lanpostuaren izena, haren talde eta azpitalde edo kategoria
profesionala, enplegu harremanaren iraupena, dedikazio ehunekoa eta egindako
zereginak. Hernaniko Udalean izan bada, nahikoa izango da eskabidean
adieraztea, eta izangaien espediente pertsonaletan jasotako datuen arabera
baloratuko da.
— Prestakuntza ikastaroei buruzko merezimendua frogatzeko,
aurkezten den dokumentazioan ikastaroen iraupena zehaztu beharko da, ordu edo
egunetan, bestela ez da merezimendu hori baloratuko. Egunak egiaztatuz gero, 2
ordu zenbatuko dira egun bakoitzeko, salbu eta aurkeztutako agirietatik beste
iraupen bat ondorioztatzen bada.
5.2. Aniztasun
funtzionala izan, eta denbora edo bitartekoen aldetik egokitzapenak behar
baldin badituzte hautaketako probak baldintza berdinetan egin ahal izateko,
horiek espresuki eskatu beharko dituzte parte hartzeko eskaeran horretarako
dagoen atalean, betiere, zehaztuz zer nolako egokitzapena behar duten.
Horretaz gain, eskatutako egokitzapena egiaztatuko duen mediku-ziurtagiria
aurkeztu beharko dute.
5.3. Eskaerei agiri hauek erantsiko zaizkie:
— Nortasun Agiriaren fotokopia edo Europako Batasuneko beste
Estatuetako partaideen kasuan, nortasuna eta nazionalitatea egiaztatuko duen
agiria.
— Deialdian parte hartzeko eskatutako titulazioaren fotokopia.
— Eskatzen den derrigorrezko hizkuntza eskakizuna betetzen duela
egiaztatzen duen agiriaren fotokopia.
5.4. Eskaerak, behar bezala bete ondoren, Hernaniko Udalaren hhz -
Herritarren harrera Zerbitzuan erregistratuko dira edo Hernaniko Udalaren
erregistro elektronikoan (www.hernani.eus). Era berean, eskabideak
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren
1eko, 39/2015 Legeak 16.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan aurkeztu
ahal izango dira. Horiek aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da
deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari
Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
5.5. Datu pertsonalen babesa.
5.5.1. Izaera pertsonaleko datuak babesteko lege organikoa betetzea.
Europako Parlamentu
eta Kontseiluaren 2016/679 Araudiak 2016ko apirilaren 27koak datu pertsonalen
tratamendu eta datu horien zirkulazioa libreari lotuta pertsona fisikoak
babesteari buruzkoak (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), 2018ko abenduaren
5eko 3/2018 Lege Organikoak eta datuen babesari buruz indarrean dagoen gainontzeko
araudiak ezarritakoa betez, izangaien izaera pertsonaleko datuak jarduera
tratamenduaren parte izatera pasako dira, helburua hautapen prozesua kudeatzea
izango delarik.
Tratamenduaren
helburua eta aurreikusitako erabilera: langileak hautatzeko prozesuen Kudeaketa
eta jarraipena, parte hartzeko eskabideak kudeatzea, onartuen eta baztertuen
zerrendak, proben kalifikazioak eta merezimenduen balorazioak argitaratzea,
hautaketa prozesuekin lotutako erreklamazio eta errekurtsoak kudeatzea,
eskatzaileek prozesuan ekarritako dokumentazioa kudeatzea, probetako asistentzia
kontrolatzea, ziurtagiriak luzatzea, prozesuen datu historikoak kontsultatzea,
eta azterketak egitea.
Edozelan ere,
eskaera sinatzeak esan nahi du eskaera egin duena jakinaren gainean geratu
dela eta baimena ematen duela bere datuak tratatzeko.
5.5.2. Informazioaren hartzaileak: Izaera pertsonaleko datu horiek
bakarrik udal-Kudeaketan erabiltzeko izango dira; hala ere, beste
administrazio publiko batzuei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie datuok
2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak
Babestekoan) aurreikusitako kasuetan.
5.5.3. Izangaiek emandako datu pertsonalak «Giza baliabideak» izeneko
tratamendu jarduerara ekarriko dira. Tratamenduaren arduraduna Hernaniko Udala
da. Datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko eta aurka egiteko
eskubideak erabiltzeko aukera dago, eta horretarako, idatzia bidali behar
da Hernaniko Udalera, Gudarien plaza, 1 20120 Hernani helbidean, edo egoitza
elektronikoaren bidez.
Seigarrena. Izangaien onarpena.
Onartutakoen eta
baztertutakoen behin behineko zerrenda, Epaimahaiko partaideen izendapena eta
oposizio-faseko lehenengo ariketa zein egunetan egingo den iragartzeko,
Alkateak ebazpena emango du eta Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean, Hernaniko Udaletxeko iragarki-taulan eta
Udalaren web orrialdean (www.hernani.eus) argitaratuko da.
Zerrenda horretan
baztertutzat ageri diren pertsonek 10 egun balioduneko epea izango dute,
zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, baztertze hori
eragin duten akatsak edo hutsuneak konpontzeko edo zerrenden kontrako
erreklamazioak aurkezteko.
Erreklamaziorik
egingo ez balitz, behin behineko zerrenda behin betikotzat joko da besterik
gabe. Erreklamaziorik egingo balitz, horiek onartu edo baztertu egingo dira,
behin betiko zerrenda onartzeari buruz hartuko den ebazpen berri baten bidez,
eta era berean argitaratuko da.
Era berean, behin
betiko zerrendatik kanpo geratu eta bidezkoa den errekurtsoa aurkeztu dutela
egiaztatzen duten izangaiek aukera izango dute hautaketako probak egiteko,
kautelazko izaeraz, baldin eta errekurtsoa ez bada ebatzi azterketaren
egunerako.
Behin betiko
zerrendetatik kanpo geratu diren izangaiek berraztertzeko errekurtsoa jar
dezakete, ebazpena eman duen organo beraren aurrean, ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hilabeteko epean; bestela, zuzenean aurkaratu dezakete, bi hilabeteko epean,
Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian; eta bidezko den beste edozein
helegite tarteratzea eragotzi gabe.
Zazpigarrena. Epaimahai kalifikatzailea.
7.1. Osaera.
Epaimahai kalifikatzailea
kide titularrek eta ordezkoek osatuko dute, eta horien izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da,
Hernaniko Udaleko iragarki oholean eta web orrian (www.hernani.eus). Hauek
izango dira kideak:
Epaimahaiburua:
Hernaniko udala edo
beste administrazio bateko Zerbitzu Publikoetako arduradun bat, titular gisa,
eta, beste bat, ordezko gisa.
Mahaikideak:
— Hernaniko Udala edo beste administrazioetako 3 karrerako funtzionario,
titular gisa eta, beste 3, ordezko gisa.
— Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatutako karrerako
funtzionario bat, titular gisa, eta bere ordezkoa.
— Euskara maila neurtzeko ez besterako, Herri Arduralaritzaren
Euskal Erakundeko ordezkari bat izendatuko da, titular gisa, eta beste bat,
ordezko gisa.
Idazkaria:
Hernaniko Udaleko
giza baliabideetako administrari bat titular gisa, eta beste karrerako funtzionario
bat ordezko gisa.
Epaimahaiaren
osaerak berezitasun-printzipioa errespetatuko du. Aldiz, eta ez badu
berezitasun-printzipioan eraginik, osaerak gaitasun, konpetentzia eta
prestakuntza egokiak dituzten emakume eta gizonezkoen arteko parekotasuna izan
behar du, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna arautzen duen otsailaren 18ko
4/2005 Legearen 20.6 artikuluaren arabera.
Epaimahaiak erabaki
dezake, bere jardunerako, aholkulari espezialisten laguntza eskatzea,
hautaketa prozesuko proba batzuetarako edo guztietarako. Aholkulari
espezialistek hitza bai baina ez dute botorik izango, eta haien lana mugatuko
da Epaimahaiari laguntzera, beren espezialitate teknikoetan.
Epaimahaia osatuko
duten mahaikideen erdiak gutxienez eduki behar du lanpostua eskuratzeko
eskatzen den jakintza arlo berari dagolkion titulazioa, eta mahaikide guztiek
maila akademiko berekoa edo goragokoa izango dute.
7.2. Abstenitzea eta errekusatzea.
Urriaren 1eko
40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 23. eta 24.
artikuluan aipatzen dituenetako egoeraren bat gertatzen denean, epaimahaiko
kideek parte hartzeari uko egin behar diote; bestela, interesdunek errekusatu
egin ditzakete, edozein unetan.
Abstenitzeko
arrazoi den egoeraren batean dagoen epaimahaikideak Udaleko Lehendakariari
jakinarazi behar dio, eta honek dagokion erabakia hartuko du.
Orobat,
errekusaziorik bada, Udaleko Lehendakariak ebatziko du dagokiona.
7.3. Jarduteko arauak.
Epaimahaiak, oinarri
hauetan ezarritakoaren kaltetan izan gabe, Sektore Publikoaren Araubide
Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 19.
artikulura ezarritako arauetara egokituko du bere jarduketa.
Epaimahaikide
guztiek izango dute hitza eta botoa, idazkariak izan ezik, honek hitza bai
baina botorik ez baitu izango. Bildutakoen botoen gehiengoaz hartuko dira
erabakiak. Berdinketa egonez gero, mahaiburuaren kalitate botoak erabakiko du.
Epaimahaikideren bat
ez badago, gaixorik badago, edo, oro har, arrazoi justifikaturen bat dagoenean,
epaimahaikide titularraren ordez dagokion ordezkoa jardungo da.
Mahaiburua edo haren
ordezkoa ez badago, gaixorik badago, kargua hutsik badago edo bestelako kausa
legalak behartzen badu, mahaikideen artean hierarkian, antzinatasunean eta
adinean lehena denak ordeztuko ditu, hurrenkera horretan.
Idazkaria edo haren
ordezkoa bileran ez badago, gaixorik badago, kargua hutsik badago edo
bestelako kausa legalak behartzen badu, epaimahaiak gehiengoz erabakitzen
duen epaimahaikideak hartuko du haren tokia.
Idazkaria kide anitzeko
organoko kide batek ordezten badu, kide anitzeko organoko kide horrek bere
eskubideak mantenduko ditu, mahaikide den aldetik.
7.4. Ahalmenak.
Epaimahaiak
jarduteko autonomia osoa izango du, prozesua objektibotasunez garatzen dela
zainduko du, eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du. Bere
jarduketetan independentziaren eta diskrezionalitate teknikoaren irizpideak
betetzen direla bermatuko du.
Era berean,
ordenamendu juridikoari jarraituz, epaimahaiak oinarri hauen aplikazioz sortzen
diren zalantza guztiak ebatziko ditu, eta deialdiaren garapen egokirako
beharrezkoak diren erabaki guztiak hartuko ditu, oinarrietan aurreikusi ez
diren egoeren aurrean jarraitu beharreko irizpideak ezarriz.
Hautaketa
prozesuaren edozein unetan, epaimahaiak jakiten badu dagokion deialdian parte
hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituen izangairen bat dagoela,
interesdunari entzunaldia eman ondoren, izangai hori kanporatzea proposatu
behar dio organo eskudunari, hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaeran hark
jarritako okerrak edo faltsukeriak adierazita.
Epaimahaiak,
prozesuan, jatorrizko dokumentuak eska ditzake; bai eta, zalantzarik izanez
gero, merezimenduak behar bezala baloratzeko edo baldintzak betetzen
direla egiaztatzeko beharrezko jotzen duen beste edozein dokumentu ere.
Epaimahaiak
dagozkion neurriak hartuko ditu, oposizioaldian egiten diren idatzizko
ariketen edukiaren gaineko konfidentzialtasuna bermatzeko, eta, ahal den
guztietan, izangaien nortasuna zein den jakin gabe zuzendu ahal izateko.
Epaimahaiak
hautaketa prozesutik kanpo utzi ditzake azterketa orrietan beren nortasuna
ezagutarazteko izen, marka edo zeinuak idazten dituzten izangaiak, edo ariketak
egitean iruzurrezko edozein jarduketa egiten dutenak.
7.5. Jakinarazpenak.
Urriaren 1eko
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak,
45.1.b) artikuluak xedatutakoaren ondorioetarako, hautaketa-prozeduratik
eratortzen diren administrazio egintzak udalaren web orrian argitaratuko
dira. Horrek jakinarazpena ordeztuko du eta ondorio berak izango ditu.
7.6. Egoitza.
Komunikazioetarako
eta gainerako gorabeheretarako, epaimahai kalifikatzailearen egoitza
Hernaniko Udalean egongo da, Hernaniko Gudarien Plaza, 1ean.
Zortzigarrena. Oposizio fasea.
8.1. Hasiera eta hautaketa prozesuaren garapena.
Epaimahai kalifikatzaileak
oinarri hauetan ezarritako proben ordena alda dezake, edo proba batzuk egun
berean egitea ere erabaki dezake. Kasu horietan, proba bakoitza ebaluatzeko,
aurrekoa gaindituta izan beharko da.
Oposizioaren lehen
ariketaren data, ordua eta lekua Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean, Hernaniko Udaletxeko iragarki oholean eta
udaleko web orrian argitaratuko da (www.hernani.eus), 7 egun naturaletik gorako
aurrerapenarekin.
Oposizio aldiko
ariketak egiteko ordena aldatu ahal izango da proba bakoitza egiteko
deituriko hautagai kopuruaren arabera eta IVAPek hautaketa prozesuetan hizkuntza
eskakizunen azterketak egiteko deialdi bateratuetarako ezarriko duen
egutegiaren baitan.
Lanposturako lehiatzen
duten hautagaiei oposizio fasearen jarduera bakoitzerako behin bakarrik
deituko zaie. Deitutako ariketetara aurkezten ez diren oposiziogileak
baztertuta geratuko dira. Arau bera aplikatuko zaie probak iada hasita
daudenean bertaratzen diren oposiziogileei.
Hautaprobak egitean
aukera-berdintasuna eta tratua bermatzeko, epaimahai kalifikatzaileak
probak egiteko datak edo lekuak egokitu ahal izango ditu, haurdun egoteagatik
edo erditze aurreko edo ondorengo aldian egoteagatik hala behar duten
emakumeen kasuan, baldin eta inguruabar horiek epaimahai kalifikatzaileari
jakinarazten bazaizkio proba edo ariketa egin aurretik, eta medikuaren
ziurtagiriaren bidez egiaztatzen bada.
Lehiakide guztiek
ariketa batera egiterik ez dagoenean honela jokatuko da: izangaien hurrenkera
epaimahaiak horretarako egindako zozketaren bidez erabakiko da.
Oposizioren ariketa
bat amaitu eta hurrengoa hasi arte gutxienez 72 orduko epea utzi beharko da.
Lehenengoaren atzetik
datozen ariketen deialdiak Epaimahaiak argitaratuko ditu gutxienez 72 orduko
aurrerapenarekin.
Epaimahaiak, edozein
unetan, hautagaiei behar bezala identifikatzeko eskatu ahalko die eta,
beraz, ariketa guztietara nortasun-agiriren bat eraman beharko dute.
Prozeduraren edozein
unetan Epaimahaiak jakiten badu hautagai batek deialdiak eskatzen dituen baldintzak
ez dituela betetzen, baztertu egingo da, interesdunari entzunaldirako
eskubidea eman ondoren, eta egun berean horren berri emango dio hautaketa prozesua
deitu duen arduradunari.
Epaimahaiak
hautaketa-prozesutik kanpo utzi ahal izango ditu edozein proba normaltasunez
egitea eragozten duen iruzurrezko edozein ekintza egiten duten pertsonak edo
berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioen arabera lehia desleiala
sortzen dutenak. Jarduera horiek jasota utziko dira bilkurako aktan.
Ebazpenaren arabera
prozesuan onartutako hautagaiek frogetan parte hartu ahal izango dute, baita
baztertutakoen zerrendan agertzen direnen kasuan ere, ebazpenaren zain dagoen
aurkaratzea aurkeztu dutela egiaztatzen badute. Aurkaratzea ezesten bada,
hautagaia behin betiko prozesutik baztertua izango da.
Era berean, bigarren
ariketan eta hurrengoetan parte hartu ahal izango dute, gaindituen zerrendan
agertu ez arren, erreklamazio bat aurkeztu duten pertsonek, ariketa egiten
den egunean oraindik hori ebatzigabe badago. Erreklamazio hori ezesten bada,
hautagaia prozesutik kanpo geratuko da behin betiko, eta egin duen azterketa ez
da kontuan hartuko.
8.2. Aniztasun funtzionala duten pertsonek hala eskatuz gero,
arrazoizko egokitzapenak eta doiketak egingo dira hautaketa probak egiteko,
denborari eta bitartekoei dagokienez, baldin eta probaren edukia desitxuratzen
ez bada eta zailtasun maila edota eskakizun maila jaisten ez bada.
Aurkeztutako
dokumentazioa ikusi ondoren, epaimahai kalifikatzaileak ebatziko du
bidezkoa den edo ez egokitzapenak egitea eta nolako egokitzapenak egingo
diren, hautaketa proba bakoitzaren ezaugarri bereziak kontuan hartuta. Egokitzapenak
ez dira automatikoki onartuko, soilik onartuko dira desgaitasunak egin
beharreko probarekin lotura zuzena duen kasuetan.
Epaimahai kalifikatzaileak
ziurtagiri edo informazio osagarriak eskatu ahal izango dizkio izangaiari,
eskatu zaizkion egokitzapen horiek onartu behar diren baloratu ahal izateko.
Era berean, epaimahaiak zerbitzu espezializatuen txostena eta, behar izanez
gero, laguntza eskatu ahal izango du.
8.3. Oposizioak honako ariketak izango ditu:
Hautaketa-prozesuak
barne hartzen duen edozein proba mota egiten den bitartean, ez da onartuko
berdintasun, merezimendu eta gaitasun-printzipioak saihesteko erabil
daitezkeen gailu edo bitarteko elektronikoak edukitzea edo erabiltzea.
Oposizio fasean gehienez 100 puntu lortu ahal izango dira.
Ariketak honakoak izango dira: Lehenengo
ariketa: Gai orokorrei buruzko ariketa. Nahitaezkoa eta baztertzailea. 40
puntu izango ditu. Aukerako erantzunak dituen galdera-sorta bat izango da I.
eranskineko gai-zerrenda jasotako gaiei buruzkoa, gaizki erantzuten diren
galderak ez dira penalizatuko eta gainditzeko galderen erdiak ongi erantzun
behar dira, hots, gutxienez 20 puntu atera behar dira.
Ariketa honi Gai edo
Ez Gai kalifikazioa emango zaio.
Bigarren ariketa:
Teoriko-Praktikoa, gai espezifikoei buruz. Nahitaezkoa eta baztertzailea. 60
puntu izango ditu eta gainditzeko erdia lortu beharko da. II. eranskineko
gai-zerrenda espezifikoetako gai zerrendan jasotako gaiei buruz epaimahaiak
planteatzen d (it)uen gertaera praktikoa (k) edota teoriko-praktikoa (k)
erresolbitu beharko da (dira). Epaimahaiaren irizpidearen arabera egongo da
zein proba mota egingo den.
Hirugarren ariketa
ariketa: Euskara. Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Ariketa hau gainditzeko
beharrezkoa izango da lanpostuari esleitutako euskarako 1. hizkuntza
eskakizuna gainditzea, edo IVAPek emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatzea
edo Europako Hizkuntzen Erreferentzia Marko Bateratuaren B-1 mailarekin
homologatutako euskara ezagutza egiaztatzen duen titulu edo egiaztagiriren
bat izatea, hain zuzen ere, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren 3. artikuluan
eta hurrengoetan zerrendatutakoren bat.
Era berean, dagokion
hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ahal izango da, apirilaren 3ko 47/2012
Dekretuak, euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzekoak eta euskarazko
hizkuntza-titulu eta -ziurtagiriekin egiaztatzetik salbuestekoak, xedatutakoaren
arabera. Ariketa honi Gai edo Ez Gai kalifikazioa emango zaio.
Proba bakoitzaren
emaitzak argitaratu ondoren, azterketak berrikusteko gutxieneko epe bat
emango da, 3 egun baliodunekoa, eta ondoren, erreklamazioak jartzeko 2 egun
balioduneko epea, azterketa berrikusten denetik aurrera zenbatuta. Hori guztia
gorako errekurtsoa jartzeko eskubidearen kalterik gabe Administrazio
Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 121,
122 artikuluetan eta bateragarrietan ezarritako kasuetan eta baldintzapean,
eta izangai bakoitzak egokitzat jotzen duen beste edozein errekurtso ere
aurkeztu ahal izango du.
Bederatzigarrena. Lehiaketaldia.
Lehiaketa aldiak ez
du baztertzeko indarrik edukiko eta ezingo da kontuan hartu oposizioaldiko
probak gainditzeko. Aitzitik, oposizioaldia gainditzen duten hautagaientzat
izango da.
Lehiaketako faseak
gehienez 45 puntuko puntuazioa izango du.
Epaimahaiak jarraian
adierazten diren merezimenduak baloratuko ditu, eskaera-orrian adierazi eta
behar bezala egiaztatu badira horretarako irekiko duen epean. Erreferentzia
izango da beti eskaerak aurkezteko azken eguna.
1. Lan esperientzia: (gehienez 40 puntu).
— Administrazioan «Ur eta argi ofizialaren» funtzio berberak edo
antzekoak dituzten lanpostuetan egindako zerbitzuak balioetsiko dira.
Gehienez 40 puntutan baloratuko da, lan egindako hilabete oso bakoitzeko 0,32
puntu emango dira.
— Administrazioan «Ur eta argi ofizial arduradunaren» funtzio
berberak edo antzekoak dituzten lanpostuetan egindako zerbitzuak balioetsiko
dira. Gehienez 40 puntutan baloratuko da, lan egindako hilabete oso bakoitzeko
0,32 puntu emango dira.
* Guztizko
denbora zenbatzeko, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan eta
hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak ez dira zenbatuko. Ildo horretan,
30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Lan-esperientzia
atalean lor daitekeen puntuazio altuena 40 puntukoa izango da.
2. Formakuntza osagarria: (gehienez 5 puntu arte).
— Formakuntza (3 puntu gehienez).
Lanpostuaren
eginkizun eta ardurei aurre egiteko epaimahaiak lagungarria dela ulertzen
duen formazio osagarria baloratuko da, gehienez ere 10 puntu arte.
Ikastaroek gutxienez
4 orduko iraupena izan beharko dute kontuan hartzeko. 4 ordukoari 0,10 puntu
emango zaio, eta hortik gorakoak proportzionalki puntuatuko dira. Horren
guztiaren eraginetarako, besteak beste, baloratuko direnak hauek izango dira:
— Uraren Kudeaketako, mantentze-lan elektronikoetako edo sistema
elektrotekniko eta automatizatuetako, goi-mailako teknikari titulua izatea, 1
punturekin baloratuko da.
— Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko formazioa izatea, 1
puntu arte.
— Elektrizidadearekin, energia aurrezpenarekin, etab.eko
ikastaroak, 1 puntu arte.
— Hizkuntz eskakizuna (1 puntu gehienez).
2. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duenari 0,5 puntu emango zaio
eta 3. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duenari 1 puntu.
— Gidabaimena (1 puntu gehienez).
C1 gidabaimenaren
jabe izatea 0,2 punturekin baloratuko da.
C gidabaimenaren
jabe izatea 0,2 punturekin baloratuko da.
B+E gidabaimenaren
jabe izatea 0,2 punturekin baloratuko da.
C1+E gidabaimenaren
jabe izatea 0,2 punturekin baloratuko da.
C+E gidabaimenaren
jabe izatea 0,2 punturekin baloratuko da.
* Merezimenduen
Lehiaketa Faseko puntu kopuru gorena ez da 45 puntutik gorakoa izango.
Hamargarrena. Epaimahaiaren proposamena.
Azken kalifikazioa
emango da hautagai bakoitzarentzat lehiaketa faseetan lortutako puntuazio
guztiak batuta, eta ondoren epaimahai kalifikatzaileak puntuaziorik
altuena lortu duen izangaia izendatzea proposatuko du. Halaber, proposamena
argitaratuko du Udalaren iragarki oholean eta Udalaren web orrian.
Lehiaketa faseetako
puntuazioa, batu ondoren berdinketa gertatuz gero, lehentasunen hurrenkera
ondorengoa izango da:
a) Lehenik, administrazioaren jardueraren kidego, eskala, maila eta
kategorietan emakumeei lehentasuna emango zaie, baldin eta trebakuntzaren
ikuspegitik emakumeen eta gizonen artean gaitasun bera badago, eta kidego,
maila, eskala eta kategoria horietan emakumeak % 40 baino gutxiago badira.
Salbuespena izango da lanposturako beste hautagaiak neurri hori ez aplikatzea
justifikatzen duten ezaugarriak dituenean –nolanahi ere, ezaugarriok ez dute
eragin behar sexuaren ziozko bereizkeriarik–; kasurako, laneratzeko eta
lanbide-sustapenerako arazo bereziak dituzten beste kolektibo batzuetako kide
izatea.
b) Bigarrenik, oposizioko fasean puntu gehien lortu duen izangaiak
izango du.
c) Hirugarrenik merezimendu orokorren 1. atalean izandako puntuazioa
(esperientzia profesionala).
d) Laugarrenik, merezimendu orokorren 2. atalean izandako puntuazioa
(prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak).
e) Bosgarrenik, zozketa.
Epaimahaiak inoiz ez
du dei egindako lanpostuak baino izangai gehiago proposatuko.
Deitutako postua
bete gabe utz daiteke, soilik, inork eskatzen ez badu edo, eskatuta ere,
deialdiaren oinarrietan aurreikusitako gutxieneko puntuazioa inork lortu ez
badu.
Hamaikagarrena. Baldintzak egiaztatzea.
Proposatutako pertsonek
ekarriko dute, aipatutakoa argitaratzen denetik kontatzen hasita 10
laneguneko epean, baldintzak betetzen dituela adierazten duten jatorrizko
egiaztagiriak, alegia, deialdian parte hartzeko oinarrietan eskatu direnak,
eta lehiaketa fasean baloratutako merituenak.
Baldin eta goian
esandako epearen barruan, tartean halabeharrezko arrazoirik ez bada behintzat,
hautagaiak ez balitu egiaztagiriak aurkeztuko, edo ez balu eskatutako baldintzak
betetzen dituela egiaztatuko, ezin izango litzateke izendatu eta haren
jarduketa guztiak deuseztaturik geratuko lirateke. Kasu horretan, organo
eskudunak, lehiaketa oposizioa gaindituta azkeneko puntuazioan hurrengo lekuan
legokeena izendatuko luke.
Hamabigarrena. Karrerako funtzionario izendapena.
Hautatua izan den
eta aurreko oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu duen hautagaia
praktiketako funtzionario izendatuko da, organo eskudunaren erabaki baten
bidez.
Praktikaldian, ezen
3 hilabete iraungo baitu, betetzen duen lanpostuari dagozkion ordainsariak
eskuratuko ditu.
Praktikaldia
hautaketa prozesuaren beste fase bat izango da, derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Praktikaldia
ebaluatu eta kalifikatu egingo da, ondorengo aldagaiak balioetsiz:
— Betebeharrak eta lanak betetzea.
— Laneko kalitatea.
— Ikasteko jarrera.
— Ardura eta egokitze maila.
— Lankidetzarako jarrera.
— Erabiltzaileekiko harremanak.
— Ekimena.
Praktikaldia
Hernaniko Udaleko Zerbitzuetako arduradunak eta Ur eta argietako arduradunak
baloratuko dute, izangai bakoitzari Gai edo Ez Gai kalifikazioa jarriz,
aipatutako aldagaietan oinarrituta.
Ebaluazioa amaitu
ondoren, eskumena duen organoari aurkeztuko dio proposamen bat, praktikaldia
gainditu duten izangaiak karrerako funtzionario izendatzeko.
Hautagaiek
praktikaldia ez balukete gaindituko, izendapeneko eskubide guztiak galduko
lituzkete, horretarako organo eskudunak hartuko zukeen akordio bidez, aurrez
izangaiei entzunda.
Azken kasu horretan
zein proposaturiko hautagaiek lanpostuari uko egingo baliokete, organo
eskudunak praktiketako funtzionario izendatuko du zerrenda osagarriko lehen
pertsona, hautagaiak betiere adierazitako agiriak ekarri ondoren; gero,
oinarri honi jarraiki jardungo da.
Adierazitako egoeraren
bat berriro gertatuko balitz, modu berean jardungo da zerrenda osagarria
agortu arte.
Hamahirugarrena. Lan poltsa.
Lan poltsak osatzeko
aplikagarri izango dira Hernaniko Udalak onartuta dituen lan poltsen osaketa
eta Kudeaketaren inguruko irizpideak.
Hernaniko Udalak,
hala eskatuz gero eta hautagaiek bosgarren oinarrian aurreikusten den
berariazko baimena emanda, EAEko administrazio edo erakunde publikoen eskura
jarri ahal izango du eratutako lan poltsak osatzen dituzten pertsonen
zerrenda.
Dena dela, eskaera
horiei ematen zaien erantzuna poltsetan eskuragarri dauden langileen eta
Hernaniko Udalak berak dituen langile beharren mende dago.
Hamalaugarrena. Zalantzak.
Epaimahaiak ahalmena
izango du sortzen diren zalantzak argitzeko eta oposizio-lehiaketaren
jarduera ona zaintzeko eta behar bezala garatzeko beharrezkoak diren
erabakiak hartzeko, oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian.
Hamabosgarrena. Aurkaratzea.
Deialdia, oinarriak
eta horietatik eta epaimahaiaren jardunaren ondorioz izan daitezkeen egintza
administratibo guztiak aurkaratu ahalko dira, Administrazio Publikoen
Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako
epeetan eta forman.
I. ERANSKINA
GAITEGI OROKORRA
1. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa,
Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.
— I. Titulua. Xedapen orokorrak.
— II. Tituluko II.Kapitulua. Antolakuntza.
2. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa,
Administrazio Publikoen Administrazio prozedura erkidearena.
— I. Titulua. Prozedurako interesdunak.
— II. Titulua. Herri-administrazioen jarduera.
3. gaia. Enplegatu Publikoen Oinarrizko
Estatutua. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa:
— II. titulua. Administrazio publikoetako langileak.
— III. tituluko I. eta VI. kapituluak. Eskubidea. Enplegatu
publikoen eginbeharrak. Jokabide kodea.
— VII. titulua. Diziplina araubidea.
4. gaia. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea,
otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
— Atariko titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen
berdintasunaren arloan herri aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio
orokorrak.
II. ERANSKINA
GAITEGI ESPEZIFIKOA
1. Obra
desberdinei aplikagarri diren neurrien unitateak. Planoen interpretazioa.
Eskalak.
2. 1627/1997
Errege Dekretua, urriaren 24ko, zeinaren bitartez ezartzen diren eraikuntzako
obretan bete beharreko segurtasun eta osasun alorreko xedapen minimoak.
3. Laneko
arriskuak ur hornidurako eta saneamenduko sareak Zerbitzuan jartzean.
Fibrozementuzko hodiak konpontzeko edo ordezkatzeko prozedura eta jarduketa
bereziak.
4. Herritarren
elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arautzen duen udal
ordenantza.
5. Eraikuntzaren
inguruko araudi teknologikoa: NTE IEE. Kanpoko argiztapena.
6. 485/1997
Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun- eta
osasun-seinaleztapenari buruzko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena (97. Estatuko Aldizkari Ofiziala,
1997-04-23koa).
7. 1890/2008
ED, azaroak 14koa, eraginkortasun energetikoa onartzen duena, kanpoko
argiztapenen instalazioan eta beraren instrukzio teknikoan EA-01 EA-07.
8. Gutxiengo
xedapenak, osasun eta segurartasunaren inguruko babesaren inguruan langile eta
arrisku elektrikoaren inguruan.
9. Abuztuaren
2ko 842/2002 Errege Dekretua, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa
onartzen duena.
10. Etxebizitza eta eraikuntzetako
instalazio elektrikoak. Kontzeptu orokorrak, exekuzioa eta mantentzea.
11. Tentsio baxua duten instalazio
elektrikoetako oinarrizko kalkuluak. Potentzien aurreikuspena, kondukzio
atalak, tentsio baxuko instalazioen inguruko kalkuluen prozedura arautuak.
12. Instalazio elektrikoetako neurriak. Tentsioa,
intentsitatea, erresistentzia eta jarraitasuna, potentzia, lur konexioaren
erresistentzia elektrikoa. Neurtze tresnak eta ezaugarriak.
13. Koadro elektrikoak. Tentsio baxuan eta
orokorrean babesa. Orokortasunak. Etengailua, disjuntorea, fusibleak,
etengailu automatikoak, magnetotermikoak eta etengailu diferentzialak.
14. Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko udal
Ordenantza arau tzailearen testu bategina.
15. Uraren harrera eta arazketa. Ur hornikuntzako
sarea: adukzioa eta distribuzioa. Hondakin sareak: estolderia eta hustubideak.
Ur hondakinen arazketa. Instalazioen prebentzio eta zuzentze mantenua.
16. Hernaniko Udalerriaren Uraren Kudeaketa
Arautzeko Udal Araudia.
17. Giza kontsumorako uraren kalitateari
buruzko arautegia. Autokontrola, hornikuntzarako gestioa y osasunaren zaintza.
Azterketa organoleptikoa eta soberan dagoen kloro zehaztapena. Sare eta
deposituen garbiketa: prozedura eta maiztasuna.
18. Hidraulikako kontzeptuak. Presioa. Emaria.
Definizioa. Unitateak.
19. Edateko ura banatzeko sareetako
elementuak. Mozteko balbulak. Motak, ezaugarri nagusiak eta instalazioa.
20. Edateko ura banatzeko sareetako
elementuak. Bentosak, Motak, ezaugarri nagusiak eta instalazioa.
21. Edateko ura banatzeko sareetako
elementuak. Harguneak, Motak, ezaugarri nagusiak eta instalazioa.
22. Burdinurtu nodularrezko hodiak. Ezaugarri
nagusiak. Istalazioa eta muntaketa.
23. Polietilenozko hodiak. Ezaugarri nagusiak.
Instalazioa eta muntaketa.
24. Jarritako hoditeria batean egin behar diren
probak. Presio proba (ura sartuta).
25. Jarriako hoditeria batean egin behar diren
probak. Desinfekzioa.
26. Neurketa tresneria. Kontagailuak. Motak eta
ezaugarri nagusiak.
27. Neurketa tresneria. Manometroak. Motak eta
ezaugarri nagusiak.
28. Neurketa tresneria. Emari neurgailuak. Motak
eta ezaugarri nagusiak.
29. Jarioak detektatzeko tresneria. Ezaugarri
nagusiak eta erabiltzeko metodoak.
30. Segurtasuna eta osasuna. Norbere burua
babesteko tresneria. Motak eta edateko ura banatzeko sareak eraikitzeko
obretan erabiltzeko baldintzak.
31. Etxegintzaren Kode Teknikoa (CTE). Edateko
uraren instalazioen osagaiak.