Agenda
Atrás

Antzerki zikloa: Ghero

Tartean teatroa
2 ABR

Eguna: apirilak 2               Ordua: 20:00             Hizkuntza: euskara

Lekua: Biteri kultur etxea    Prezioa: 7,5 €          Sarrerak salgai martxoaren 25etik aurrera

Ordutegia: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00            Sarreren erdia goizean eta beste erdia arratsaldean

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da? Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua. Ghero, bizirik irauteko grinari buruzko istorio bat Hizkuntz preindoeuropear txiki baten biziraupenaren mirariarekiko harridura, miresmena, nahasmena, konplizitatea… Bederatzi istorio, bederatzi antzerki poema, euskeraren planetaren inguruan orbitatzen. Antzezlan emozionantea, originala, dibertigarria, harrigarria eta estetikoki ausarta.

Dramaturgia: Patxo Telleria

Zuzendaritza: Jokin Oregi

Antzezleak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Olatz Ganboa, Ane Pikaza