Agenda
Atrás

ANTZEZLANA: Nomofobikak: "Sarean kateatuak"

Egungo jendartean sakelako telefonoarekiko dugun menpekotasunaz trufa egiten duen antzezlana. Doakoa da.
30 OCT

Nomofobikak: “Sarean kateatuak” antzezlana ikusteko aukera izango da Biterin urriaren 30ean, asteazkena, 18:00etan. Emanaldia Hernaniko udal euskaltegiak antolatzen du eta doakoa da.

Antzezlanak Donostiako “Poltsikoko antzerki sorkuntzako lehen saria” irabazi zuen 2016an. Geroztik, hamaika emanaldi egin dituzten Euskal Herriko hainbat herritan. Orain Hernanin izango da ikusteko parada.

Amaia Lizarralde, Belen Cruz eta Olatz Beobide aktoreek sakelako telefonoarekiko menpekotasunaren aurrean jarriko gaituzte, eta barrea eragiteaz gain, burua  astindu eta hausnartzera ere bultzatuko gaituzte.

Bideoa ikusi