Noticias
Atrás

Bertako elikagaiak bertan kontsumitzea helburu

Hernaniko nekazariekin bildu dira aste honetan tokiko garapen arloko udal ordezkariak. Bilera horretan Udalak elikadura burujabetzarekin lotuta dituen asmoen berri eman zien herriko lehen sektoreko ekoizleei. Km0 estrategian sakontzea, hau da, bertan ekoizten diren elikagaiak bertan kontsumitzeko bideak lantzea, lursail publikoen parkea handitzea eta politika horiek guztiak elkarrekin bideratzeko ekoizleen elkarte bat sortzea dira Udalak ezarritako helburu nagusiak.

19·02·2021