Agenda
Atrás

Erditze eta seme-alaben ondorengo sexualitatearen inguruko tailerra

Urriaren 23 eta 30ean izango da Biteri kultur etxean 17:00-19:00 bitarte. Plaza mugatuak izango dira eta beraz izen eman behar da aldez aurretik Berdintasun Arloan.
23 OCT 30 OCT

TAILERRA: Erditze eta seme-alaben ondorengo sexualitatearen inguruko tailerra

Seme-alabak izatearen ametsa; bakar edo bikote izatetik familiarako jauzia... Egitasmo haundi guztiek, kudeatu beharreko alde gozo zein gaziak izaten dituzte. Gurasotasunak, gure bizitza pertsonal zein bikote harremanean hainbat aldaketa ekar ditzake eta hauekin batera, egoerak berraztertu eta pauso berriak emateko beharra sortu ere.

"Bakarkako egitasmoa aurrera eramateko indar guztia nigan sentitzen dut gaur, bihar gainezka egiten dit."

"Gorputza aldatu zait eta ederragoa sentitzen naiz edota, nire burua ez dut aurkitzen."

"Nire desira apaldu da eta arraroa zait"; "Bikotekidea eta ni ez gatoz bat..."; "Bikotekidea ama/aita bezala ikusten dut eta ez maitale bezala"...

"Lehentasunen zerrenda berregokitzera behartu gaitu"; "24 orduak behar dituen txikitxoak pikutara bidali dit agenda! ez dut ezta dutxatzeko astirik ere!"; "Umeak ez dit uzten nire alde profesionalean murgiltzen"; "Ez digu bikote unerik uzten"; "Egun osoa pasako nuke hari begira"; "Inoiz baino gertuago sentitzen gara"; "Jolaserako denborarik ez”; “bere familia ezin gure etxetik atera"; "Ez dakit zein den nire papera une zehatz honetan, guztiz kanpo sentitzen naiz"...

Hamaika aldaketa horiek, lurrikara baten moduan iristen dira gure bizitzetara eta, maiz, familia oreka bilatzea ez da erraza izaten. Horregatik, harreman eta momentu bakoitzaren berezitasunak ezagutu eta ulertzeak bidea erraztuko du.

Helburuak eta edukiak

  • Gure izate sexudunean (gorputz-adimen-emoziotan) gertatzen diren aldaketez informatu, partekatu eta horietan sakondu: Gizon-emakumearen sexu-identitatea, gizarte rolak, desioa eta motibazio sexuala, gure sexualitatearen adierazpena, sexu portaerarekin loturiko afektuak eta emozioak, pertsona arteko harremanak, bikote harremanak …

  • Sexualitatearen atseginezko bizipena landu, zentzurik zabalenean. Plazer globala eta fokala ezagutu, nahi eta desira biografikoak landu.

  • Estereotipoen mugak eta zurruntasunak aztertu.

  • Sexuen arteko elkarbizitza. Nola egituratzen den/ari garen bikotea (teoriatik errealitate zehatzetara, bizipenetara): egitasmo berria, ardurak-interdependentziak, familiak, amatasuna, aitatasunaren inguruko ageriko eta ezkutuko ideiak, espektatibak...

 

 

Hizlaria: Elene Jimenez Jimenez (Plax! Sexu aholkularitzako sexologoa)

Egunak: Urriak 23 eta 30 (astelehena)

Ordua: 17:00-19:00

Lekua: Biteri kultur etxea

Hizkuntza: euskara

IzenA eman behar da: 943 337017 / berdintasuna@hernani.eus (Plaza mugatuak)

Haurren zaintza zerbitzua behar izanez gero, jakinarazi izen ematean.