Noticias
Atrás

Ongi etorri Euskararen Jedia izateko tutorialera

1
Euskaraldiarekin bat eginda, herritarrei euskara erabiltzeko deia egiten die Udalak "Piztu pilotua" bideo sortaren bidez. Eguneroko egoerak aurkezten dizkigu bideoak. Saltoki batera zoazela, lagunartean, euskaldun zahar eta euskaldun berrien arteko elkarrizketak... Horrelakoetan gaztelerara pasatzeko tentazioa izaten dugu. Bideo honetan animatzen gaituzte euskararen jediak izaten eta euskara erabiltzen.

15·01·2020


Euskara ari du herri dinamikak eta Dobera Euskara elkarteak elkarlanean sustatuko dute Hernanin Euskaraldia. Bertako arduradunek iragarri dutenez, aurten erronka kolektiboei emango diete garrantzia. Kirol taldeak, kultur elkarteak, enpresak... izango dira protagonistak.

Udalak, aurrekoetan bezala, euskararen erabilera sustatzeko kanpaina honekin bat egin du eta "Piztu pilotua" bideo sorta prestatu du herritarrak euskara erabiltzen animatzeko asmoz.

Bideoak deskargatzeko lotura

1