Agenda
Atrás

Haurrentzat antzerkia: Ikimilikiliklik

15 FEB

Eguna: otsailak 15               Ordua: 12:00

Lekua: Biteri kultur etxea     Adina: 6 urtetik gorakoentzat     Hizkuntza: euskara

Sarrera: 3 euro                    Iraupena: 50 minutu

Sarrerak salgai otsailaren 3tik aurrera

Ekhi, haurra zela, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren guztien gainetik beldur izugarria eragiten zioten bi gauza: norbait babesgabe zegoela ikusteak eta sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Baina hainbeste maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gaindituz joan zen Ekhi. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala ‘sorgin’ bihurtu den adineko emakumeak.

Egile eta zuzendaria: Jokin Oregi

Antzezleak: Ane Meabe, Aiora Sedano, Juana Palacios, Leire Omeñaca, Maitane Sarralde