Noticias
Atrás

Declaracion del Gobierno Municipal del Ayuntamiento de Hernani en relación a la detención de Itxaso Zaldua

Declaracion del Gobierno Municipal del Ayuntamiento de Hernani en relación a la detención de Itxaso Zaldua

23·07·2020


HERNANIKO UDAL GOBERNUAREN ADIERAZPENA ITXASO ZALDUA HERRITARRAREN ATXILOKETAREN HARIRA

Asteartean Polizia Nazionalak Itxaso Zaldua herritarra atxilotu zuen lanera bidean zihoala eta atzo Nazionaleko epaileak kartzelaratzeko agindua eman du. Itxaso Zalduak 12 urte pasa ditu frantziar kartzeletan eta orain hiru urte libre geratu zen bere zigorra bete ondoren. Hernaniko Udal Gobernuak honako adierazpen hau egiten dugu:

Itxasoren atxiloketa hau Euskal Herrian irekitako demokrazia eta askatasun bidearen kontrako erasoa da. Euskal Herriak bake, bizikidetza eta askatasun agertoki berri bat eraikitzeko determinazioa hartua du. Horrelako atxiloketek eta Espainiar Estatuaren itxikeriak eta mendeku politikek euskal jendarteak hartutako konpromiso hori zapuztu nahi dute.

Herri honen borondateari oztopoak jartzeari uzteko eta bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko apustua egiteko garaia dela pentsatzen dugu. Tankera honetako atxiloketek eta espetxeratzeek ez dute lekurik Euskal Herrian.

Arduraz jokatzeko garaia da eta berresten dugu gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko unea dela.

Hernanin, 2020ko uztailaren 23an

 

Hernaniko Udal Gobernua

Hernaniko Udal Gobernuaren Adierazpena