HITZALDIA ON LINE: Haurrak eta konfinamendua
Haurrak konfinamendu egoeran nola hazi eta hezi? Egoera berri bat bizitzen ari gara eta hezierari lotutako zalantza asko sortzen dira, adin-etapa bakoitzean ezberdinak direnak, gainera. Hori dela eta, Hernaniko Udalak hitzaldi bat antolatu du haurren guraso eta arduradunei zuzenduta. Hizlaria Nerea Mendizabal izango da.
Nerea Mendizabal komunikazioa ez bortitzeko hezitzailea da, gizarte hezkuntzan diplomaduna eta psikopedagogian lizentziaduna. Haur masaje hezitzailea era bada. Haur, nerabe eta familian adituak konfinamenduak nola eragin dezakeen azalduko digu, baita sortu daitezkeen albo ondorioak nola ekidin edo horiei aurre nola egin. Jaio berrietatik hasi eta hamabi urte bitarteko haurren inguruan jardungo du.
Hitzaldia ordu erdiko iraupena izango du, 18:30ean hasita. On line egingo da, streamyard bidez, eta youtubetik zuzenean emango da. Hura jarraitzeko honako helbide honetara sartu beharko da: https://labur.eus/MntrI
Ondoren, guraso zein interesatuei galderak egiteko aukera zabalduko da. Nerea Mendizabalek zuzenean erantzungo ditu galderak. Hizlariari galderak egiteko, bi bide daude:
-Youtubeko txat-a
-Haur eta Gazteria Arloko WhatsApp (605715607).