Noticias

Atrás Ikasgela zerbitzua martxan izango da larunbatetik aurrera

Joan zen martxoan ezarritako konfinamenduaz geroztik etenda egon da ikasgela zerbitzua Gabriel Zelaian. Larunbatetik aurrera berriro hasiko da martxan. Ikasgela Zerbitzua erabili ahal izateko protokoloa zehaztu da, baita edukiera mugatu ere. Lantaldean jarduteko gelan gehienez 3 pertsona egon daitezke. Bakarkako ikasgelan, mahai bakoitzeko bina pertsona egon daitezke; guztira 14.

19·11·2020


Ikasgela Zerbitzua Gabriel Zelaia eraikinean kokatua dago. Asteburu eta opor-garaian Biteriko ikasgelaren osagarri da. Bi gelez osatua dago; talde lanak egiteko gela eta bakarka ikasteko balioanitzeko gela. Zerbitzua 2020ko martxotik etenda egon da, erabilera anitzeko espazioak izanik, beste erabilera batzuk lehenetsi direlako.

2020ko azaroaren 21etik aurrera ateak zabalduko ditu irudi berrituarekin. SoyThaïsnaiz diseinatzaileak zerbitzurako irudia eta kartel berriak diseinatu ditu.

Ikasgela Zerbitzua erabili ahal izateko protokoloa zehaztu da, baita edukiera mugatu ere. Lantaldean jarduteko gelan gehienez 3 pertsona egon daitezke aldi berean. Bakarkako ikasgelan, mahai bakoitzeko bina pertsona egon daitezke; guztira 14. Araudi berria erabiltzaileen esku jarri da udal webgunean.

Ikasgela Zerbitzua erabili ahal izateko baimen-txartela eskuratu behar da, Udal Liburutegian eskatuta. 16 urtetik gorakoek erabil dezakete zerbitzua. Ezinbestekoa da 5 €-ko fidantza ordaintzea baimen-txartela eskuratzeko.

Ohiko erabiltzaile bazara baimen-txartela eguneratzea beharrezkoa da. Horretarako Hernaniko Liburutegian txartela utzi eta epe motzean eguneratua izango duzu.

Zerbitzuaren erabiltzaile izateari utzi nahi dionak, ordea, baimen-txartela Hernaniko Liburutegian entregatu eta fidantza berreskuratuko du.

IZENA EMATEKO FITXA

EGUTEGIA

ARAUTEGIA-COVID-19