Noticias
Atrás

Industriako emakume langileen omenezko pasealekua inauguratu da

1
Hernaniko Berdintasun Kontseiluak, kale-izendegian parekidetasuna sustatu asmoz, hainbat kale eta plazari izena aldatzeko proposamena egin du azken urteetan. Proposamena aintzat hartuta, 2021eko ekainean, Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu zuen "industriako emakume langileen pasealekua" izendatzea Akerregiko industriagunearen ibai ertzeko pasealekuari.

17·11·2022


Andre Kalea, Carmen Adarraga parkea, Azaroak 25 plaza, "Moio" kalea edota Ibarrolaburu-Lorenza plazaren ondotik dator Industriako emakume langileen pasealekuaren izendapena. Hemendik aurrera, Hernaniko ibilbide moreak beste geltoki bat izango du.

Oroigarria argazki-instalazio bat da, Gari Garaialdek egin du tokiko lau argazki zaharrekin.

1