Noticias
Atrás

Nagore Ruiz de Arbulo hernaniarrak irabazi du San Joan kartelen lehiaketa

14·05·2020


Aurtengo Kartel Lehiaketarako hamabi proposamen aurkeztu ziren, eta Sanjoan Jaien Batzordeak horietatik lau hautatu zituen. Ondoren, herritarrek hartu zuten hitza, eta lau kartelen artean Nagore Ruiz de Arbulorenak jaso ditu bozka gehien. Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, aurten
soilik Internet bidez egin da bozketa. Guztira, 816 herritarrek eman dute bozka Internetez, eta kartel irabazleak. 257 bozka jaso ditu.

SAILKAPEN OSOA