Noticias
Atrás

Nerabe eta gazteentzako udako ikastaroak martxan

1
Piragua, skate, parkour, arku tiroa eta eskalada egiteko aukera izango dute nerabeek eta gazteek uda honetan, herrian bertan. Uda modu aktiboan igarotzeko aukera aparta.

30·06·2020


Nerabeei zuzendutako hainbat ikastaro (12-17 urtekoei):

Piragua ikastaroa: uztailaren 13tik 17ra izango da, 17:00etatik 18:30era. Kaxkardi kirol elkarteak Fagollagan eskainiko du ikastaroa. Izen-ematea uztailaren 1ean amaituko da.

Skate ikastaroa: Donostiako Holly Riders elkarteak Hernaniko skate pista dinamizatuko du eta nerabeei trikimailu ezberdinak egiten erakutsiko die. Uztailaren 13tik 16ra izango da arratsaldeko 16:30etik 18:00etara. Izen-ematea uztailaren 8an amaituko da.

Parkour ikastaroa: Lotzen ADDko Raul Mihai izango da irakaslea. Uztailaren 20tik 25era izango da, arratsaldeko 16:00etatik 17:30era. Izen-ematea uztailaren 15ean amaituko da.

Arku tiroa: Uztailaren 20,22,24,27 eta 29 izango da 16:00etatik 17:30era. Kaxkardi elkartearen eskutik arkua nola erabili eta dianara geziak nola bota ikasteko aukera izango da. Izen-ematea uztailaren 15ean amaituko da.

Nerabeei zuzendutako ikastaroetan izen-ematea online egingo da: sakatu hemen


Gazteei zuzendutako ikastaroak (17-30 urtekoei):

Piragua ikastaroa: uztailaren 6tik 10era izango da, 16:00etatik 17:30era Fagollagan. Izena emateko azken eguna uztailaren 1 izango da.

Eskalada ikastaroa: uztailaren 21, 23, 28, 30 eta 31 izango dira 16:00etatik 18:00etara Santa Barbaran. Izena emateko azken eguna uztailaren 15a izango da.

Izena ematea: sakatu hemen

Ikastaroek 10€ko fidantza dute. Ikastaroaren lehen egunean irakasleari entregatzen zaizkio eta, saio guztietan parte hartzen bada, azken saioan dirua bueltatu egiten da. Izen-emate kopurua ikastaroak dituen plaza kopurua baino altuagoa bada, zozketa egingo da kasu guztietan.

1