Agenda

Atrás Pentsamendu feminista gogoetagai urritik abendura, Kulturarteko Plaza Feministan

Izen ematea urriaren 4tik 18ra izango da eta saio bakarrera etortzeko aukera egongo da.
28 SEP

Pentsamendu feminista bizi-bizi ari da garatzen azken hamarkadan, eta ugaritu egin dira euskal kulturan pentsamendu feministak garatzen dituzten saiakerak. Gogoetarako eta trukerako espazio bat sortuko dugu Pentsamendu feminista gogoetagai irakurle talde honetan, eta azken aldiko pentsamendu feminista batzuek sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango ditugu eztabaidagai. Trukerako gune bat sortzea izango dugu helburu, pentsamendu kolektiboa sustatzeko, eta euskal imajinarioari zein euskal kulturari buruzko pentsamendu kritiko-feminista garatzeko asmoz, eta horretarako, saiakeretan garaturiko ideiak edo gogoeta-ildoak kultura testuekin (kantuak, literatura, zinea…) elkarrizketan jarriko ditugu.

 

Saioak eta irakurgaiak:

  • Urriak 25, asteazkena: Leire Milikua Larramendi, Lur gainean, itzal azpian: emakume nekazariak eta parte hartzea, Susa (Lisipe), 2022.
  • Azaroak 22, asteazkena: Marina Sagastizabal, Hiruki gatazkatsua, Susa (Lisipe), 2020.
  • Abenduak 20, asteazkena: Eva Perez-Pons, Erresistentziarako gorputzak: bollerak, Susa (Lisipe), 2023.

 

Ordutegia: 18:00-20:00.

Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza.

 

Ikusi eskuorria, hemen