Noticias
Atrás Sidrerías de Hernani reciben formación para realizar visitas interpretadas
09·02·2021
COVID-19aren pandemiak eten zuen iazko txotx denboraldia, oraindik hasiberria zela. Orduz geroztik, ostalaritzak, eta, horren barruan, sagardotegiek, modu bortitzean jasaten ari dira pandemiaren ondorioz ezarri diren murrizketak.
Aurtengo txotx denboraldia ere ezohikoa izango da, dudarik gabe, eta sektoreari alternatibak eskaintzeko beharra ikusi du Udalak. Horregatik, gauden egoeran gaudela, sektore hori nolabait indartzeko proposamen bat landu du Turismo Arloak. Eskaintza hori sargardoaren kultura balioan jartzearekin lotuta dago. Izan ere, sagardoaren kultura oso errotuta dago Hernanin eta, kultura hori balioan jartzeko helburuz, sagardogileei eskaini zaie bisita interpretatuak egiteko formakuntza, bezeroei eskaini ohi dieten esperientzia gastronomikoa indartu eta osatzeko asmoz.
Formakuntza hiru egunekoa da (aste honetan egiten ari dira) eta lau sagardotegietako ordezkariak ari dira parte hartzen: Altzueta, Iparragirre, Itxas-Buru eta Zelaia sagardotegiak, hain zuzen ere.
Formakuntza teorikoa eta praktikoa da. Hartara, saio teorikoak jasotzen dituztenean, sagardotegi bakoitzera bisita bat egingo dute formatzaileek eta sagardogileek eta ikasitako teoria sagardotegi bakoitzean praktikan jartzeko tresnak, ideiak eta gidaritza ere eskainiko zaizkie parte-hartzaileei.