Noticias
Atrás

Txirrita kalea asfaltatzen ari dira gaur eta bihar

13·01·2022


Trafikoan ahalik eta eraginik txikiena izateko xedez, errepidea bitan zatitu eta lanak txandaka egingo dira. Modu honetan, galtzadaren erdi batean ibilgailuak pasa ahalko dira.

Autobusei ere eragingo diete bereziki lan hauek. Izan ere, egingo diren lanen artean egun txikituta dagoen autobus geltokiaren oinarria sendotzeko lanak egingo dira. Beraz, lanak egiten diren bitartean, autobusek ezingo dute ohiko lekuan gelditu. Galtzadaren beste erdian edo aurrerago egin beharko dute geldialdia. Bi egun horietan, hortaz, ezingo da erabili geltoki hau linearen hasiera edo amaiera bezala, soilik bidaiariak igo eta jaisteko bakarrik gelditu ahal izango dute autobusek.