Noticias
Atrás

Zuhaitzak eta adarrak erorita denboralearen ondorioz

5
Goizaldean, 5:00ak aldera, hasi ziren denboraleak eragindako ezbeharrak. Zuhaitzak erori ziren zenbait lekutan, baita obretako materiala (hesiak, aldamioak...) euri zaparraden eta haizetearen ondorioz.

18·01·2023


Leokako labaderoaren gainean eroritako zuhaitzak sortu zituen kalterik esanguratsuenak. 5:30ak aldera gertatu zen ezbeharra. Kotxe batzuek kalte arinen bat izan zuten baina zauriturik ez zen izan.

Beste zuhaitz batzuk ere erori ziren herrian, baina horiek ere ez zuten ez kalte materialik ez pertsonalik eragin. Esaterako, Atarrabio parkean, Cuesta de la Muerten (Galarretaruntz), Oriamendi auzoan, Landare zelaiaren aurrealdean. Bestalde, erori ez baina erortzeko arriskuan zegoelakoan, Urumea ikastolaren aurrealdeko belardia ere hesitu dute.

Elizatxo auzoko sarrera itxita egon zen ordu batzuez, argindarraren eta telefoniako kableak eta egurrezko zutoi batzuk errepidea oztopatzen ari zirelako.

1 2 3 4 5