Gelen izendegia ORRIA
Gelen izendegia
Angela Davis
(1944-…) Alabama, AEB. Filosofiako irakaslea, marxista eta ekintzaile feminista antirrazista. Beltzen eta emakumeen eskubide zibilen aldeko borrokan dihardu.
Emma Goldman
(1869-1940) Kaunas, Lituania. Anarkokomunista, hainbat idazki eta manifestu feminista, libertario eta erradikalen egile. Emakumeen emantzipazioaren aitzindarietako bat. 1915ean preserbatiboa nola jarri azaldu zuen, New Yorken, 600 lagunen aurrean, eta bere leloetako bat izan zen: "Dantzatu ezin badut, hau ez da nire iraultza".
Dolores Ibarruri Gomez
(1895-1989) Gallarta, Euskal Herria. Meatzari familia batean jaioa, maistra izan nahi bazuen ere, beharrak neskame eta jostun izatera eraman zuen. Gorte Errepublikarretako lehendakariorde eta alderdi komunistako buru izan zen, eta bere lema: ‘ez dira pasako’. Emakumeen Batzorde Antifaxistaren sortu eta eskubide eta berdintasunaren alde egin zuen.
Miren Clemente Lozares
(1946-…) Hernani, Euskal Herria. Papelerako langilea lehenik eta garbitzailea ondoren. Langileen eta, bereziki, emakumeen eskubideen aldeko sindikalista. Gaur egun herriko pentsiodunen mugimenduaren buru dihardu eta emakume pentsiodunen Oneka plataformako kide da.
Begoña Gartzia Arandigoien
(1966-1990) Gares, Euskal Herria. Medikua. El Salvadorren gudu-zelaian aritu zen lanean. Armadak epaiketarik gabe erail zuen 7 hilabeteko haurdun zegoela. Euskal internazionalismoaren erreferente bat da. Haren omenez Marta Gonzalez Gomezek "Begoña" ezizena hartu zuen El Salvadorreko gerrillan.