Residuos en los Polígonos | Preguntas Frecuentes
¿Cuándo y a qué hora debo sacar los residuos?
Goizeko 9:00etarako enpresa bakoitzaren edukiontzia dagokion lekura aterata egon beharko du. Zerbitzua ordu horretan hasiko da. Egun bakoitzean dagokion hondakin atala jasoko da soilik (ikus asteko egutegia).
¿Cuál es la normativa municipal?
Ikus udal araudia.
¿Cuáles serán las tasas municipales?
Bilketa tasak hiru atal ditu:
- Finkoa: lokal edo establezimendu bakoitzak duen azaleraren metro karratu bakoitzaren araberakoa.
- Eskubidea kapazitate zehatz bateko edukiontzi batean atal zehatz bat jaso ahal izateari deritzo. Eskubidearen tasaren barruan edukiontziaren lagapena dago. Eskubidearen kontrola edukiontzi bakoitzean jarriko den QR pegatinaren bitartez egingo da.
- Hustuketak: edukiontzi bakoitza husten den aldi bakoitzeko konbratzen dena. Hustuketa bakoitzean QR pegatina irakurriko da, eta era honetan kontabilizatuko da (soilik errefusa, inertea eta biohondakina atalen hustuketak kobratzen dira).
Ikus udal tasak.
¿Dónde debo acudir en caso de tener dudas con la gestión de los residuos?
Telefono zenbaki honetara hots egin dezakezu, 8:00etatik 15:00etara: 688841775.
Edo posta elektroniko honetara idatzi dezakezu: jarduerak@hernani.eus.
Los días festivos, ¿qué pasa?
Jai egunetan ez da zerbitzurik izango. Urteko egutegian zehaztuta daukazu noiz egingo den ordezko zerbitzua (soilik Ontzi Arinak, Inertea, eta Filma ataletan).
En caso de necesitar más contenedores o si deseo cambiarlos, ¿dónde debo acudir?
Egin zure eskaera 688841775 telefono zenbakian (8:00etatik 15:00etara), edo idatzi jarduerak@hernani.eus posta elektronikora.
¿Debo sacar los resiudos en bolsas transparentes?
Bai, udal ordenantzak horretara behartzen du. Biohondakinak, aldiz, poltsa konpostagarrian atera behar dituzu.
¿Quiénes son los gestores del resto de resiudos que no recoge el Ayuntamiento?
Hemen aurkituko duzu informazio zehatza:
- Eusko Jaurlaritzako hondakin ez arriskutsuen kudeatzaile zerrenda.
- Eusko Jaurlaritzako hondakin arriskutsuen instalazio baimenduen zerrenda.
Garrantzitsua:
Enpresa bakoitzak aukera du bere beharrei egokitzen diren edukiontzi kopurua eskatzeko. Era berean, hondakinen kudeaketa optimizatzeko eta bere kostua gutxitzeko, bere sailkapen sistema diseinatu dezake.
Sailkapena: bilduko diren atalen purutasunak, pisuan, %95etik gorakoa izan behar du, bestela errefusa kontsideratuko da.