Visor de contenido web

Multimedia

Vídeos destacados
Publicador de contenidos

Listado de videos

Hernaniko Ibilbide Morearen inaugurazioa

Hernanin barrena egindako ibilbide more honekin beste urrats bat eman eta gure herriko historiarekin zerikusia izan duten emakumeei eta pertsona trans bati egin nahi diegu omenaldia. Pausoz pauso, Hernaniko erreferenteok historiari egindako ekarpena aitortu eta ezagutzera eman nahi du ibilbide honek.

"Ez da sagardoa. Zu zara"

Hernaniko Udalak txotx garaian ohiko bihurtzen diren errespeturik gabeko jarreren aurkako kanpaina bat abiatu du. Sagardoaren aitzakian jokabide sexistak eta arrazistak izaten dira maiz eta Hernanin horrelako jarrerak ez ditugula onartzen ozen esateko garaia da.

Aimar Elosegi Moio kalearen inaugurazioa

Hernaniko Berdintasun Kontseiluaren ekimenez, Aimar Elosegi Ansa "Moio" kalea inauguratu zen. Hernaniko gazte transaren omenezko ekimen hori 2022ko maiatzaren 14an ospatu zen.

Kulturarteko Plaza Feministaren irekiera ekitaldia

2021eko irailaren 11an ireki zen Hernaniko Kulturarteko Plaza Feminista, feminismoaren alde eta arrazakeriaren aurka lan egiteko erreferentziazko espazio berria. Emozioz beteriko ekitaldia izan zen.

Charo Roman gogoan (10. urteurrena)

Charo Roman 2011ko uztailaren 3an hil zuen gizonezko batek, Hernaniko erdigunean. Hilketa matxista hartatik 10 urte bete berri dira eta Hernaniko mugimendu feministak haren omenezko ekitaldi bat antolatu du.

"Noiz bukatzen da armairua?" liburuaren aurkezpena

Berdintasun Arloak 2018ko udan egindako gonbita hartu zuten Ibai Fresnedo eta Egoitz Arbiol Albeniz Hiruki Larrosa kolektiboko kideek eta biek gidatu eta mamitu dute ikerketa lan hau azken hiru urteotan.

KOMUNIKAZIO ARGIA? ...BAI... BENO...EZ...”. Tratu Onen Herria

Zenbatetan haserretu zara zure buruarekin baietz edo ezetz esan izanagatik? Zenbatetan jartzen ditugu besteen desioak gure beharren aurretik?

GATAZKA (2/2). Tratu Onen Herria

Gatazkak hor daude eta hor egongo dira, hauek bizitzeko edo antzemateko moduak eragin zuzena du gatazkak konpontzeko daukagun gaitasunean.

GATAZKA (1/2). Tratu Onen Herria

Gatazkak hor daude eta hor egongo dira, hauek bizitzeko edo antzemateko moduak eragin zuzena du gatazkak konpontzeko daukagun gaitasunean.

BEHARRETAN BARRENA. Tratu Onen Herria

Nork bere buruari arreta jartzerako orduan hainbat ideia eskura jartzen dizkigu bideo honek, emozioak ulertzeko gakoak eta albo batean utz ditzakegunak orainera ekartzeko bideo goxagarria bezain erabilgarria.

Tratu Onen kanalaren aurkezpena

Zertaz ari gara Tratu Onetaz ari garenean? Jarraitu gaitzazu Tratu Onen Herria Facebookean eta Kanal honetan eta bideo hauetan pista batzuk emango dizkizugu. ON EGIN!

ANTZERKIA: Miren Gojenola

Karmele Jaio idazlearen 'Hitzen distira' testuko pasarte baten interpretazioa egin du Miren Gojenola aktoreak.

SOLASALDIA: Kattalin Miner

Zaintzaren auzia, euskal emakume idazleen ahotsetan

Bihotx taldearen emanaldia Leokan

Emakumeentzako Jabetze Eskolari hasiera emateko emanaldia Leoka labaderoan. Antzina emakumeen topaleku, lanleku eta hizketa-txoko izan zen espazioa hartu zuten BIHOTX taldeko kideek: Gema, Lara eta Ixiar hernaniarrek "Norabide guztiak" izeneko ikuskizunarekin.

Ciclo-trans: "Gordetzea ezinezkoa da", Aimar Elosegi Ansa gogoan

El joven hernaniarra Aimar se suicidó hace 12 años. Kattalin Miner ha publicado recientemente un libro en el que recoge este acontecimiento que conmocionó al pueblo. Se ha aprovechado esta publicación para volver a poner sobre la mesa el tema de la transexualidad, para recordar el camino que abrió Aimar y para garantizar la transmisión de aquel hecho.

— 15 Elementos por página.
Mostrando el intervalo 1 - 15 de 27 resultados.