Noticias
Atrás

Euskara ari du elkartearekin hitzarmena sinatu du Udalak

Hernaniko alkate Luis Intxauspek eta Axun Larburu Euskara ari du elkarteko lehendakariak sinatu zuten, joan den astelehenean, urtebeteko hitzarmena.

23·01·2018


Hernaniko Udalak eta Euskara ari du Elkarteak hitzarmena sinatu dute Hernanin 2018an zehar garatzen ari den egitasmoa diruz laguntzeko. Euskara ari du izeneko egitasmoaren helburua da herriko esparru desberdinetan (kalean, familian, lan munduan, lagunartean...) euskararen erabilera areagotzea.

Elkartea sortu berria da, hain zuzen ere, urtebeteko egitasmo hori garatzeko, eta egitasmoa dinamizatzeko pertsona bat hautatu eta kontratatu du. Udalak, hitzarmen honetan jasotakoaren arabera, elkarteari 40.000 euroko dirulaguntza emango dio.

Euskara Ari Du webgunea