Publicador de contenidos
Atrás

Astean 10 ordu edo laburragoak

Nork eska dezake?
Hernanin erroldatuta dagoen edonork.

Diru-laguntzaren zenbatekoa
Ikastaro arruntak edo autoikaskuntzakoak
    • Langabetuei, ikasleei, erretiratuei edo desgaitasuna duen pertsonei matrikularen %90.
    • Gainerakoei: matrikularen %70.
Diru-laguntza bi epetan ordainduko zaie ikasleei. Erdia ikastaro amaieran, eta beste erdia irailean.

Aurkeztu beharreko agiriak
    • Ikastaroan matrikulatu eta ondorengo 15 egunen barruan eskaera-orria behar bezala beteta.
    • Ordainagiriaren fotokopia
    • NAren fotokopia.
    • Ikastaroa amaituta, Euskaltegiaren agiria asistentzia eta egindako ebaluazioekin.
    • Langabetuei, ikasleei, erretiratuei edo desgaitasuna duten pertsona izanez gero, egiaztatuko duen agiria.

Nola eskatzen da?
    • Aurrez aurre: hhz-Herritarren Harrera Zerbitzuan (Udaletxeko beheko solairuan). 
        ◦ Astelehenetik ostiralera: 8:00- 14:00 (urte osoan zehar) 
        ◦ Astearte eta ostegunetan: 8:00 - 18:30. (irailetik ekainera) 
    • Telefonoz: Ezin da telefonoz eskatu. Dena den informazio gehiago eska dezakezu, edo eskaera eta informazio-orria etxera bidaliko dizkizugu, 943 337000 telefonora deituz.
    • On-line: Zerbitzu telematikoak erabiliz ere erregistratu daiteke idatzi bat eta horri atxikitako agiriak.
    • Posta arrunta: Hernaniko Udala, hhz, Gudarien plaza 1, 20120 Hernani

Oharrak
    • Ikasturteko gehienez jaso daitekeen diru kopurua: 500 euro.

Eskabidea