Berriak

Atzealdea ‘Argizagi. Zubiak laguntasunerantz’ animaziozko filma emango da asteazkenean Biteri Kultur Etxean

Marramiau sorkuntza talde hernaniarrak Durangoko Azokako Sormen Bekarekin egindako lana da

2025·05·12


Argizagi. Zubiak laguntasunerantz haurrentzako animaziozko filma ikusteko aukera izango da asteazkenean, hilak 14, Biteri Kultur Etxean, dohainik.

Marramiau Sorkuntza Taldeak Durangoko Azokako 2023ko Sormen Bekarekin garatu du marrazki bizidunen sorta hau. Uxue Bereziartua Lonbide, Miren Bereziartua Lonbide eta Ihintza Iriarte Apezetxea hernaniarrak daude estudioaren atzean. Ekoizpen osoa eta filma, hasieratik bukaerara, euskaraz dira.