Berriak
Atzealdea ‘Dardarak artxiboan’ erakusketak inauguratuko du Kulturarteko Plaza Feministako 2025eko egitaraua
2025·01·08
Dardarak artxiboan erakusketak emango dio hasiera Kulturarteko Plaza Feministako 2025eko egitarauari. Katalina Belauntzakoaren eta Maritxu Oiartzungoaren kasua azaltzen du erakusketak; 500 urtez isildutako genero eta sexu disidientzien inguruko ibilbidea ezagutzeko aukera izango dugu.
Joana Aurrekoetxeak, Karmele Mitxelenak eta Irene Iruretak aurkeztuko dute lana hilaren 15ean (18:00). Hain justu ere, 1503ko dokumentu judizial batetik abiatuta, album ilustratua eta erakusketa ondu dute hiruren artean.
Dokumentala eta Venezuelari buruzko solasaldia
Hilaren 24an (18:00) No estás sola: la lucha contra La Manada dokumentalaren proiekzioa izango da eta ondoren, solasaldia.
Hilaren 30ean (18:30), Glenna Cabello Venezuelako Bilboko kontsula izango da Kulturarteko Plaza Feministan, Venezuelari buruzko hitzaldia emateko.
Jabetze Eskolan eta, haurdunaldi eta erditzeondoko tailerretan izen-emateak
Izen-emateen hilabetea ere izango da hau Kulturarteko Plaza Feministan: hilaren 13tik 24ra Emakumeentzako Jabetze Eskolako udaberriko ikastaroetan izena emateko epea izango da.
Egun berean hasi eta hilaren 31 arte, bestetik, haurdunaldia eta erditzeondoa bizi eta partekatzeko tailerrean izen-ematea izango da.