Berriak

Atzealdea ‘Eskerrik asko, Mercedes’ eskertza ekitaldia izango da Kulturarteko Plaza Feministan, Mercedes Sosa abeslariaren omenez

Venezuelari buruzko argazki erakusketa ere egongo da ikusgai, hilaren 3tik 31ra

2026·07·01


Kulturarteko Plaza Feministan, Hego Amerika izango da uztaileko ekimenen protagonista. Izan ere, hilaren 15ean Mercedes Sosa abeslari argentinarrari omenaldia eta eskertza kolektiboa egingo zaio, Eskerrik asko, Mercedes (19:00, espainieraz). Poesia eta musika baliatuko dituzte horretarako Mercedes Agüerok, Lucho Agüerok eta Garazi Basterretxeak. 

Beste protagonista Venezuela izango da. Ostiral honetatik hilaren 31ra, Venezuelako herri kontsultak. Hamaika esperientzia, hamaika irakaspen argazki erakusketa egongo da ikusgai. 2026ko martxoan Venezuelan izan ziren herri brigaden lana da, urtarrilaren 3ko Venezuelara egindako bisitaren ostean (elebitan).

Gainera, irailaren 5a arte udako ordutegia izango du Kulturarteko Plaza Feministak: astelehenetik ostiralera 09:30etik 14:00etara, eta larunbatetan itxita egongo da.