Berriak
Atzealdea

Erosketa bonuen kanpainaren 3. fasea, abian

Hernaniko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei bultzada zuzena emateko xedez, erosketa bonuen 3. kanpainari ekin dio Udalak, Berriak elkartearekin elkarlanean. Oraingoan 3.000 bonu egongo dira eskuragarri, gaurtik aurrera. Gabonetako erosketei zuzendutako kanpaina honetarako Udalak 45.000 € bideratuko ditu, eta horiek, gutxienez, 150.000 €-ko gastua sortuko dute tokiko dendetan.

2020·12·09


Bonuak abenduaren 23ra arte eros daitezke eta 2021eko urtarrilaren 5era arte erabili daitezke. Berriak elkartearen egoitzan (Andre Kalea, 30) eskur daitezke, astelehenetik ostegunera, goizez 9:30 –13:00; arratsaldez: 17:00–19:00. Ostiraletan: 9:30 – 13:00. Kreditu-txartelaren bidez ordainduko dira.

Informazio gehiago