Berriak
Atzealdea

#eutsihernaniri erosketa bonuen kanpaina berrian 6.000 bonu jarriko dira hernaniarren esku

Herrian erosteko ohitura indartu eta tokiko ekonomia sustatzeko asmoz egindako kanpainaren bigarren txanda iritsi da. #eutsihernaniri erosketa bonuen kanpainak irailean eta urrian jarraituko du. Oraingoan 6.000 bonu jarriko dira salgai. Aurrekoan bezala, herritarrak 35 euro ordaindu eta 50 euro gasta dezake herriko saltokietan.

2020·09·03


Tokiko merkataritza eta ekonomia bultzatzeko xedez jarri zen martxan, joan zen ekainean, #eutsihernaniri erosketa bonuen kanpaina. 10.000 bonu jarri ziren orduan salgai. Sasoi berriarekin batera, kanpainaren bigarren txanda jarriko du Udalak martxan, Berriak merkatarien eta ostalarien elkartearekin elkarlanean.

Oraingoan 6.000 bonu jarriko dira hernaniarren eskura. Guztira, 90.000 euro zuzen sartuko dira tokiko ekonomian. Inpaktu ekonomikoa 300.000 eurokoa izango da gutxienez.

Irailaren 7tik aurrera egongo dira salgai bonuak. Aurrekoan bezala, Berriaken egoitzan (Andre Kalean) eta Biteri kultur etxean.

Hilabete oso batean eros daitezke -urriaren 9 arte- eta gastatu, ordea, urriaren 31 arte.

Hernanin erroldatutako biztanle guztiek eros dezakete: helduek zein adingabeek. Pertsona bakoitzak bonu bat.

Bigarren txanda honetan lehenengoan baino saltoki gehiagok eman dute izena: 163, orotara. Arlo oso anitzekoak. Beraz, hernaniarrok behar dugun guztia herrian bertan eros dezakegu eta, gainera, dirua aurreztuta. 

INFORMAZIO OSOA