Berriak

Atzealdea ‘Familian jolastu eta hazi’ programa esperientziala martxan jarriko da, 5 eta 7 urteko haurrak dituzten familientzat

Hilaren 15ean familientzako hitzaldia izango da, Donna Apellaniz eta Leyre Cano adituen eskutik

2026·09·10


Datorren astean, Familian zaindu, jolastu, hazi programa esperientzialean izena emateko epea zabalduko du Udalak. Programa hau 5 eta 7 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendua dago, eta dinamika ludikoen bidez familian ongizatea, komunikazioa eta harremanak indartzeko espazioa izango da. 

Irailaren 30etik abenduaren 9ra bi astez behin asteazkenetan elkartuko dira haurrak eta familiak Sandiusterrin. Donna Apellaniz terapeuta, formatzaile eta ikerlari emozionala eta, Leyre Cano psikopedagogo, coach ludiko eta formatzailea izango dira dinamizatzaileak.

Gehienez, 30 laguneko taldea osatuko da (haur zein heldu kontatuta). Haurrak tartean dauden dinamikak euskaraz izango dira. Hala ere, helduekin hartzen den tartean familia bakoitzaren beharren arabera, euskaraz edo espainieraz izango da. 

Izena emateko epea datorren astelehenean, hilak 14, hasiko da, online. Irailaren 25a izango da azken eguna. 

Datorren astean, haurren bidelaguntzarako hitzaldia familientzat

Osagarri, Apellanizen eta Canoren eskutik hitzaldi irekia antolatu du Udalak datorren astearterako (hilak 15). Haurren bidelaguntza gaur egun: zaintza, jolasak eta harremanak izango dituzte hizpide bi adituek. Honela, hainbat gako praktiko emango dituzte haurren ongizate emozionala sustatzeko eta familian kalitatezko denbora bizitzeko.  

Biteri kultur etxean izango da hitzaldia (18:30ean). Euskaraz izango da, baina ulertzen ez duten familiei komunikazioa bermatzeko baliabideak eskainiko zaizkie.