Berriak
Atzealdea ‘Free tour-X’, turismoaren eraginei buruzko hausnarketa sustatzeko ekimen artistiko parte-hartzailea
2026·10·29
Udalak turismo ereduaren inguruan hausnartzeko ekintza artistiko bat aurrera eramango du, eragile eta herritarrekin batera.
Horretarako, Perpetua Vastarda antzerki-konpainiak Free Tour-X, herritarren testigantzekin osatutako antzezlana sortuko du. Helburua turistifikazioak sortzen dituen arazoak bistaratu eta salatzea izango da, modu ludiko eta artistikoan: erabilera turistikoko etxebizitzak, masifikazioa, komertzio tradizionalen galera, turismo eredua.... gai horiei buruzko hausnarketa egingo da antzezlanaren bidez.
Antzezlana Hernaniko bizilagunekin eta artistekin elkarlanean sortuko da, eta, horretarako, Perpetua Vastarda antzerki konpainia bizkaitarrak hiru saio egingo ditu azaroan. Dinamizatzaile lanetan Nuria Hernando, konpainiako zuzendari eta aktorea, eta Karla Ferreño performer hernaniarra ariko dira.
Saioak azaroko hiru asteartetan izango dira (10, 17 eta 24), Biteri kultur etxean (18:00-20:00), elebitan. Izena emateko epea irekita dago gaurtik azaroaren 5a arte.
Emaitza Kaxkotik egingo den antzerki ibiltari bat izango da, free tour bat parodiatuz.

