Berriak
Atzealdea

"Gu" marmol eta altzairuzko eskultura, beste artelan bat herriko kaleak arteaz janzteko

1
Markinako marmol beltza eta altzairu korten herdoildua erabili du artelana egiteko. Dimentsio handiko lana denez (250 x250 zm), baita pisu handikoa ere, garabi bat behar izan zen eskultura horman kokatzeko. Latsunbe eta Urbieta kaleak lotzen dituzten eskaileren horma batean dago jadanik, hernaniar guztiok gozatzeko moduan.

2021·01·13


Gotzon Huegun (Lasarte-Oria, 1972) izan da arte sorkuntza bekaren 2017ko deialdiaren irabazleetako bat. Saria irabazi zuen “Gu” izenburua duen eskulturaren proposamenak.

Harrizko 8 losa erabili ditu Huegunek artelana osatzeko eta bertan enbor-egur zartatu baten irudia eta haritz hosto berri batzuen kimuak txertatu ditu artistak. 

Xabier Leteren Izarren Hautsa olerkia izan da Huegunen inspirazio iturri: “Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak” esaldian, hain zuzen ere. 

1