Berriak

Atzealdea ‘Gure herriko señorak’ erakusketa Kulturarteko Plaza Feministan erakutsiko dute otsailean

Mireia Vehik arrazakeria eta kulturartekotasunari buruzko hitzaldia emango du otsailaren 26an

2025·01·31


Otsailean Emakumeen Jabetzeko Eskolako ikastaroak hasiko dira Kulturarteko Plaza Feministan.

Horrez gain, Uxue eta Miren Bereziartua ahizpek iazko kultur sorkuntzako bekarekin sortu zuten Gure herriko señorak erakusketa ere ikusgai izango da otsailaren 17tik martxoaren 28ra.

Herriko 17 emakumeren bizipenak jasotzen dituen disziplina arteko lana da: ilustrazioa, bideoa eta soinua. Erakusketaren inaugurazioa otsailaren 21ean izango da, 18:00etan.

Otsailaren 26an, Mireia Vehi soziologo kataluiniarraren Arrazakeria eta kulturartekotasuna: gogoeta partekatuak hitzaldia izango da (espainieraz), 18:00etan.