Berriak
Atzealdea

“Hernaniko Koloreak” argazki-lehiaketaren irabazleak

14
Guztira, 20 egile eta 97 argazki aurkeztu dira "Hernaniko Koloreak" argazki-lehiaketara. Horietatik 13 aukeratu ditu epaimahaiak. Argazki horiekin diseinatuko da 2020ko udal egutegia. Irabazleek saritutako argazki bakoitzarengatik 40 euroko eros-txartela jasoko du Berriak elkarteko dendetan gastatzeko.

2019·10·24


Argazkia: "Emakumea ahalduntzeko artea", Aurora Alesanco Oses. Argazki horrek lortu du puntuaziorik onena.

Hauek dira argazki-lehiaketaren irabazleak: Aurora Alesanco Oses (“Emakumea ahalduntzeko artea” eta “Zinkolore”), Nagore Ruiz de Arbulo Urreizti (“Ilunabarra”), Jose Luis Iraola Peña (Hernaniko hagina, Zeruko Argia), Asier Goya Etxeberria (“Bixtak” eta “Hamaika kolore”), Agurtzane Eizmendi Zabala (“Islada, forma eta kolore jolasa” eta “Zuritzen”), Felix Herrero de Gregorio (“Green” eta “Gorriaren gainean”), Borja Gil Fernandez (“Harrizko zuhaitzak”) eta Maite Arrieta Lopez (“Cerezo japonés”).

Hamahiru argazki horiek osatuko dute 2020ko egutegia. Argazki saritu bakoitzeko 40 euroko eros-txartela bat jasoko dute egileek. Txartel horiek Berriak Merkatarien Elkarteko dendetan erabili ahalko dituzte.

Saritutako argazkiak erakusgai egongo dira Biteri kultur etxearen korridorean, azaroaren hasiera eta abenduaren lehen aste bitartean.

Udalak egutegiaren 4.000 ale argitaratuko ditu eta udal eraikinetan banatuko da, doan, abendu osoan.

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14