Berriak
Atzealdea

#izanaktibista egin dezagun Hernani!

3
Hernaniko Udalak Berriak merkatari eta ostalarien elkartearekin batera abian jarri dugu #izanaktibista kanpaina. Hernaniko hainbat sektoreri laguntzeko kanpaina uztailaren 13an hasi da, herriko hainbat lekutan ikusmina sortzeko asmoz agertutako irudi ezagunekin. Ekimena irailaren 18an amaituko da, Merkataritza Festarekin.

2020·07·27


Hernaniko Udalak Berriak merkatari eta ostalarien elkartearekin batera abian jarri dugu #izanaktibista kanpaina.

Hernaniko hainbat sektoreri laguntzeko kanpaina uztailaren 13an hasi da, herriko hainbat lekutan ikusmina sortzeko asmoz agertutako irudi ezagunekin. Ekimena irailaren 18an amaituko da, Merkataritza Festarekin.

#izanaktibista hernaniko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta turismo sektoreko enpresak laguntzeko ekimena da, non Hernaniko Udalak ondasunak eta zerbitzuak erosi dizkien hainbat sektoreko enpresei, jarraian Udalak antolatutako hainbat dinamizazio ekintzen bitartez banatuko direnak.

Horretarako Udalak 100.000 euro bideratuko ditu.

Zer helburu ditu?
    Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz kalteak jasan dituzten Hernaniko mikroenpresa eta autonomoak indartzea. Gauzatuko diren erosketen eta Udalak antolatuko dituen ekintzen bitartez hainbat helburu lortu nahi dira:

   1. Hernanin pertsonei bideratutako produktu eta zerbitzuak eskeintzen dituztenak eta turismo arloko negozioak indartzea.
   2. Hernaniko denden produktuak sustatu eta negozio hauen eta saltzen dituzten produktuen promozioa egin herritarren artean.
   3. Produktu guztiak Hernanin erosiak izan direnez, Hernanin dagoen merkatal eta zerbitzu eskaintza zabala balioan jartzea
   4.Herritarrak herrian gelditu eta bertako kontsumoa sustatzea, Hernaniko giroa suspertuz.
   5. Hernaniren presentzia turistikoa indartu eta jendea erakartzea

#izanaktibistak 3 atal ditu:

   • #izanaktibista ostalaritzan: uztailaren 21etik abuztuaren 31a arte ostalaritzako establezimendu partaideetan bezeroek kontsumitzean boleto bat jasotzeko aukera izango dute. Ekimen honetan 1.500 sari  banatu dira taberna eta kafetegi artean. Boleto saritua aurkitzen bada, sari zuzena emango zaio bezeroari.
    Sarituak ez diren boletoekin irailaren 3an egingo diren Megazozketetan parte hartzeko aukera izango da.

    Sari guztiak Hernanin erosi ditu Udalak hainbat sektoretako enpresetan: artea, musika, kirola, teknologia eta turismo eragile.

    • #izanaktibista turismoan: kanpaina hau digitalean izango da eta abuztu osoa iraungo du. Astero hainbat zozketa egingo dira: Galarreta Jai-Alai esperientzia + erremonte partidak, Chillida Leku museoko sarrerak, otorduak Hernaniko jatetxeetan, egonaldiak Hernaniko alojamenduetan eta, azkeneko astean, sari berezia: Otordua Fagollaga jatetxean + 2 gaueko egonaldia Arrobi Ostatuan + Chillida Leku museorako 2 sarrera + Galarreta Jai-Alai esperientzia + erremonte partidua.

    • #izanaktibista merkataritzan: ekimena irailan egingo da eta 2 ekintza zehatz izango ditu:
Irailaren 3an: Megazozketak. Ostalaritzako txartel saritugabeekin zozketa batzuk egingo dira streamingen bidez Udaletxean eta Udaleko youtube kanaletik ikus daiteke zuzenean. Honetan ere jarriko diren sari guztiak Hernanin bertan erosiak izango dira.
Irailaren 18an: Urtero bezala eta eskualde mailan antolatzen den Merkataritza Festa ospatuko da. Aurten #izanaktibista kanpainarekin “Zortearen erruleta” jarriko da Gudarien Plazan sari garrantzitsuak zozketatzeko asmoz.

1 2 3