Berriak
Atzealdea “Zaindu gaitezen… ondokoa babesteko” lelopeko kanpainak pandemiari aurre egiteko jarrera arduratsua eskatzen du
2021·01·07
Lau kartel ereduk osatzen dute kanpaina; hernaniar kolektibo desberdinak islatu nahi izan dira. Horiek zabaldu nahi duten mezua hauxe da: gutako bakoitzaren ardura dela bere burua zaintzea, hori eginda ondokoak ere zainduko ditugulako.
Herri osoan barreiatuta dauden garbigune txikietan egongo dira ikusgai: kalean ibiltzen ari garenean gogoan izan dezagun.
Kanpainan borondatez parte hartu duten hernaniarrei eskerrak eman nahi dizkie Udalak, herritar guztien hobebeharrez haien irudia eman dutelako.



