Berriak
Atzealdea

120.000 euro inbertitu dira haurrentzako jolas-parkeak berritzen eta txukuntzen

4
Ave Maria parkean, Tellerigain auzoan eta Politena parkean (Florida-Etxeberri auzoetan) berritzeko lanak egin dira -lurzorua eta jolasak-. Pana parkean eta Portuko jolas-parkean, ostera, margoketa lanak.

2021·01·20


Herriko haurrentzako jolas-parke batzuk guztiz berritu edo, beste batzuen kasuan, materialak konpondu eta margotu ditu Udalak. Hauek dira 2020ko azken hilabeteotan egin diren eskuhartzeak:

Oriamendiko parkea (Ave Maria): erabat eraberritu zen, lurzorua eta jolastokia. 65.098 euroko inbertsioa egin zen.

Politena parkea (Florida auzoa): erabat eraberritu da, lurra eta jolasteko azpiegitura berriak jarri dira. 9.065 euroko kostua izan du.

Tellerigain parkea: erabat eraberritu da, lurra eta jolastokia. 38.455 euroko inbertsioa egin da.

Portu auzoko parkea: mantentze-lanak egin zaizkio (margoketa). 3.255 euroko kostua izan du.

Pana parkea: mantentze-lanak egin zaizkio (margoketa). 4.397 euroko inbertsioa egin da.

1 2 3 4