Agenda
Atzealdea

2. ARGITU tailerra: Eraginkortasun altuko birgaitzea zure etxerako

18:00etan, Biteri kultur etxean.
20 URR

“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko” izeneko tailerraren helburua etxebitizen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da. Eraginkortasun altuko birgaitzeak herritarren bizi-kalitatean eragiten du, ondorengo arrazoiengatik:

1) Aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.

2) Bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dute: hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekidinez.

Tailer hauetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 19a baino lehen izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
    • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
    • Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera, 9:00atik 17:00etara).
    • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea. Beraz, gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean, 2 metroko distantzia mantenduko da une oro eta musukoa erabili beharko da.