2. ESKUKO BIZIKLETEN AZOKA
Seme-alabari bizikleta txiki geratu eta ez dakizu zer egin harekin? Zure bizikleta aldatu nahi duzula? Erabilitako bat erosiko zenuke egoera onean, merke-merke?
Maiatzaren 13an, larunbata, aukera paregabea duzu erabilitako bizikletak saltzeko, erosteko edo trukatzeko eta baita mugikortasun iraunkorrarekin lotura duten beste edozein osagarri eta objektuak ere (patinak, patineteak, kaskoak, jarduera hauekin lotutako jantzi eta osagarriak...). Hernaniko Udalak antolatzen duen bigarren eskuko merkatu berezia izango da oraingoan, eremu zabal bat bizikletek hartuko baitute.
Edonork eraman dezake saldu nahi dituen bizikletak eta osagarriak, larunbatean bertan goizeko 9:00ak eta 10:30ak bitartean. Norberaren datu pertsonalak eta bizikletarenak jasoko dira eta saldu nahi duen prezioa finkatuko du. NAN erakutsi beharko da. Antolakuntzako lantaldea arduratuko da merkatua zabalik dagoen ordutegian (10:30etik 13:30era) zaintzeaz eta saltzeaz. 13:30ean, gordailu-salmentan zerbait utzi duten jabeek itzuli egin beharko dute, saldutakoaren dirua edo objektuak jasotzera.
Ez da onartuko 300 € baino prezio altuagorik. Salgai uzten den guztiak egoera onean egon beharko du. Zerbitzua doakoa izango da.
Informazio gehiago:
Berrerabilpen zentroan ( Nafar kalea 19)
Telefonoz: 682 741 366 / 943 506 341