Berriak
Atzealdea

COVID-19 dela eta, udal ikastaroen antolaketan eta ordaintzeko moduetan aldaketak egongo dira

COVID-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz, udal ikastaroetan aldaketak egon daitezkeela aurreikusten da. Hori dela eta, ikastaro horiek kobratzeko irizpideak egoera berrira egokitu dira.

2020·06·08


Covid-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz, ikastaroen antolaketan aldaketak egon daitezkeela aurreikusten da. Tasen kudeaketari begira, hurrengo irizpideak hartuko dira kontuan:

“HERNANI” eta “KANTUZ” udal musika eskolak, Biteri kultur etxearen ikastaroak, udal euskaltegia eta udal Kiroldegiko Zerbitzuak (jolasa eta aisialdiko igerilekuak,  ikastaroak eta udako jarduerak)

  • Zerbitzua edo klasea presentzialki emateko aukerarik egon ez eta on line ematen denean, dagokion tasaren kuotan %25eko hobaria aplikatuko da.
  • Aforoagatik eta halabeharrez zerbitzua edo klasea presentziala eta on line denean tasaren kuota osoa kobratuko da.
  • Udalak zerbitzua edo klasea, presentzialki edota on line ematerik ez duenean, etenda egongo den denboraldi horri dagokion tasaren zatia ez da kobratuko.
  • Aforo mugagatik zerbitzua edo klasea orduak murriztu behar badira (presentzial edo on line, edo bietan) ordu murrizketaren proportzio berean murriztuko da tasaren kuota.

2020-2021 ikastaroen ordainketa zatituta egingo da. Bertan behera geratzen da ordainketa bakarra.