Berriak
Atzealdea

2020. urteko ohiko tasen eta zergen %0,8ko igoera onartu da

Familia batek ordaintzen dituen ohiko tasek eta zergek -ura eta saneamendua, hondakinak eta IBI- %0,8ko igoera izango dute. Kultura, zerbitzu sozialak eta merkataritzari dagozkion tasak, ostera, ez dira igoko. Aldaketak daude ibilgailuen atalean, ibilgailu elektrikoak eta hibridoak sustatzeko asmoz.

2019·09·26


Udal Gobernuak ordenantza fiskalen aldaketa proposatu zuen 2020rako. Beste udal taldeei ekarpenak egiteko gonbita egin eta horietako batzuk txertatu ondoren, atzoko udalbatzarrean onartu zen proposamena, EH Bilduren aldeko botoekin. Elkarrekin Podemos-Orain Hernani abstenitu zen eta kontra bozkatu zuten EAJk eta PSEk.

-Igoera orokorra %0,8koa izango da. KPI akumulatua biribilduta aplikatuko da. Eustatek 2018ko uztailetik 2019ko uztailera argitaratzen duena kontuan hartuta (% 0,76ko igoera izan da, biribilduta, %0,8).

-Ez dira igoko:

ZERGAK:
    • IBI industriala
    • IAE (Jarduera Ekonomikoaren gaineko zerga)
    • ICIO (obra, eraikuntza eta instalazioen gaineko zergak)
    • Gainbalioaren tipoak (plusvalía).
      Zerga hauek foru arauak markatzen dituen maximoetan daude

TASAK: merkataritza, kultura eta zerbitzu sozialekin lotutako tasak:
    • Merkataritza: establezimienduak irekitzeko lizentziak eta asteko feria eta             udaletxearen arkupeko postuaren tasak.
    • Kultura: zinea, antzerkia eta kontzertuen sarrerak.
    • Zerbitzu sozialak: jangela soziala, eguneko arreta zerbitzua, etxez etxeko laguntza zerbitzua eta etxebizitza tutelatuen zerbitzuaren tasak.

Zenbat suposatzen dio familia bati igoera honek?

    1. Etxeko uraren tasa zentimo bat igotzen da.
    2. Hondakinaren tasa 20 zentimo igotzen da hiruhilabetekoaren erreziboan.
    3. Kiroldegiko abono familiarra 1,85 euro igotzen da.

Dirulaguntzak eta onura fiskalak mantentzen dira:
- IBI (kontribuzioa) dirulaguntza %25-%50
- Ura eta hondakinaren dirulaguntza %50-%100
- Onurak fiskalak (kiroldegiko abono familiarra) %50-%90

Beti ere elkarbizitzako unitatearen diru-sarreren eta ondarearen arabera.

ALDAKETAK
Hilerriaren tasak:
    • Transmisioak, kapila erabiltzeagatik eta lan administratiboaren tasak DESAGERTZEN DIRA.
    • Hilerria mantentzeko tasak desagartzen dira da baino txertatzen dira emakidaren prezioetan.
    • Beste hilerriaren zerbitzuaren prezioak eguneratzen dira kostu erreala kontuan hartuta.

Obrak egiteko lizentziak:
    • Lehendabiziko tramoa izango da 6.000 eurotik gorakoa (orain arte 600 euro zen).
    • %50eko hobaria izango dute BIZIGUNE programaren barruan burututako obrak.

Ibilgailuaren zergaren hobariak:
    • Ibilgailu historikoak: %100 hobaria izango dute guztiek, enpresako ibilgailuak izan ezik.
    • 25 urtetik gorako ibilgailuak. Orain arte 25 urteko ibilgailuei eragiten zien hobariak; hemendik aurrera, 30 urte baino gehiagoko ibilgailuek jasoko dituzte hobariak (foru arauaren aldaketaren ondorioz). Hobariak izango dira:
        %90eko hobaria ibilgailu bakarra bada elkarbizitza unitatean.
        %50eko hobaria Ibilgailu bat baino gehiago badaude elkarbizitzaren unitatean.         *Ibilgailu batek bakarrik izango du hobaria.

    • Ibilgailu elektrikoak: orain arte %75eko hobaria izan dute, bi urtez. Hemendik aurrera, %95eko hobaria, bost urtez.
    • Ibilgailu hibridoak: %75eko hobaria bi urtez izan dute orain arte. Hemendik aurrera, hobari bera baina hiru urtez.