Berriak
Atzealdea

Udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko epea irekita dago

Udalak uda sasoian eskaintzen dituen udako bi programak antolatzen ari gara: Udaleku Irekiak eta Kirol Udalekuak. Egoerak ahalbidetzen badu, uztailean, herriko haurrek euskaraz eta berdintasunean jolastu eta herriaz gozatzeko aukera izango dute.

2020·04·21


Udalak uda sasoian eskaintzen dituen udako bi programak antolatzen ari gara: Udaleku Irekiak eta Kirol Udalekuak. Egoerak ahalbidetzen badu, uztailean, herriko haurrek euskaraz eta berdintasunean jolastu eta herriaz gozatzeko aukera izango dute. 

Udaleku Irekiak 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat dira eta Kirol Udalekuak, 11 eta 12 urte bitartekoentzat. 

Izen emateko epea apirilaren 20ean zabalduko da eta apirilaren 28an amaituko da.

Izen emateko ohiko moduak berrantolatu ditugu herriko ikastetxeen laguntzaz. Hiru bide daude izena emateko: 

Herriko ikastetxeetan ikasten duten haurrak: 

    • Ikastetxeak banatuko dituen inprimakiak betez eta ikastetxeari helaraziz.

Herritik kanpo ikasten duten haurrak: 

    • Udaleko web orrian Tramiteak atalean egongo den izen-emate orria bete eta e-postaz bidali: gazteria@hernani.eus-era.

Online bidez moldatzen ez direnak:

    • Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arlora deituz: 605715607. (10:00-13:00)

Udaleku Irekiak uztailaren 1ean hasi eta 24an amaituko dira. Kanika Aisialdi Taldeak kudeatuko ditu. Aurten 99€ko prezioa izango du eta behar duenarentzat hobariak daude. Udalekuak aurrera doazela baieztatzen denean egingo da kuotaren kobrantza. 

Kirol Udalekuak uztailaren 6tik 24ra izango dira. Kaxkardi Kirol Elkarteak kudeatuko ditu. Aurten 98€ko prezioa izango du eta kasu honetan ere hobariak daude. Udalak udalekuak egingo direla jakinaraztearekin batera eskatuko du eskaera-orrian jasota dagoen kontu korronte zenbakiak matrikula ordaintzeko. 

Bi udalekuek aurreko urteetako ordutegia izango dute: 9:30-13:00etara.

Udaleku irekien eskuorria

Kirol udalekuen eskuorria