Berriak

Atzealdea 2025eko alokairuko dirulaguntzaren behin-behineko ebazpena argitaratu da

Alegazioak eta dokumentazio osagarria aurkezteko epeak irekita daude

2026·02·27


2025eko alokairu-gastuak diruz laguntzeko behin-behineko ebazpena argitaratu da. 73 eskaera jaso ditu Udalak: horietako 22, 35 urtez azpiko gazteenak eta 51, 36 urtetik gorakoena.

Ebazpena udaletxeko Iragarki Taulan (fisikoa eta digitala) dago ikusgai.

Alegazioak aurkezteko epea martxoaren 11 arte (egun hori barne) egongo da irekita eta dokumentazio osagarria aurkeztekoa, aldiz, gaurtik martxoaren 26a arte. 

Hernaniko Udalak etxebizitzaren alokairua ordaintzeko dirulaguntzen deialdia egin duen hamaikagarren urtea da hau. 210.000 €ko partida bideratuko du aurten alokairuko laguntzetara (erdia 35 urtez azpiko gazteentzat eta beste erdia, helduagoentzat). Azpimarratzekoa da geroz eta Hernaniko gazte gehiagok jasotzen dutela Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen Gaztelagun programako alokairu-dirulaguntza eta horrek gazteen eskariak gutxitu izana dakar.