Berriak

Atzealdea 2026an Hernanin kaleko janari-postuak jartzeko eskaerak azaroaren 1etik 15era egin beharko dira

Urtean zehar egingo diren ekimen eta momentu berezietan zerrenda osatzen dutenek jarriko dituzte postuak

2025·10·29


Datorren urtean, 2026an, Hernaniko udalerrian kaleko janari-postuak jarri nahi dituztenek, azaroaren 1etik 15era izango dute eskaerak egiteko epea.  

Jasotako eskaerekin, zerrenda osatuko da eta udalerrian kaleko janari-salmenta postuen beharra edo eskaera dagoenean (adibidez, sanjoanetan, inauterietan, Euskal Jaitan edo beste momenturen batean), zerrenda horretan daudenei emango zaie postua jartzeko aukera, hurrenkera errespetatuz.

Zerrendaren hurrenkera osatzeko hainbat irizpide hartuko dira aintzat. Hala nola: zerbitzua euskaraz ematea; gizarte-ekonomiako erakunde izatea; ekoizle propioa izatea; Hernaniko jarduera ekonomikoa izatea; emakumeen presentzia lantaldean; Hernaniko ekoizleen produktuak edo produktu ekologikoak nagusitzea; edota erabili eta botatzeko enbalajerik ez erabiltzea. 

Eskaerak Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) aurrez aurre edo erregistro telematiko bidez aurkeztu beharko dira. 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Plazara gunea. Merkataritza saila

Helbidea: Gudarien plaza, 5

Telefonoa: 943 33 70 28

E-maila: merkataritza@hernani.eus